Azpiazuk dio 2023a gakoa dela europako funtsak hedatzeko, eta premiazkoa dela eskualdeetako esepe-ak aktibatzea

Azpiazuk dio 2023a gakoa dela europako funtsak hedatzeko, eta premiazkoa dela eskualdeetako esepe-ak aktibatzea

Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak SEM – Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa izeneko Europako funtsak hedatzeko gakotzat jo du 2023a. Izan ere, Europak ezarritako aldiaren erdia igaro da, eta funts askok abendurako konprometituta geratu behar dute. Gainera, “eskualdeetako proiektu estrategikoen” (ESEPE-en) figura azkar aktibatzeko premia azpimarratu du, autonomia-erkidegoak zuzeneko kanala izan daitezen baliabideak produkzio-sarera arin iristeko.

2023ko apirilaren 30ean, Eusko Jaurlaritzak kudeatutako funtsak 1048M€ dira.Sail hauek dituzte esleituta funts gehienak: Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena; Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioa; Hezkuntza; eta Lana eta Enplegua.Toki-erakundeei dagokienez, 200 jaso dituzte. 194 euskal udalerri dira, eta esleitutako funtsen % 50 hiriburuek metatzen dituzte . Lurraldeka, Bizkaiko 85 udalerrik funts guztien % 40 jaso dute, Gipuzkoako 73k % 44 eta Arabako 36k % 16.

Helmugak bat datoz udalen eskumenekin, eta honako hauekin lotuta daude: hirietan mugikortasun jasangarriaren, seguruaren eta konektatuaren eredua bultzatzea (% 40); hiria birgaitzea eta berroneratzea (% 28); sektore turistikoaren modernizazioa eta lehiakortasuna (% 23); hirietako enpresa txiki eta ertainak bultzatzea (% 4,5); konektibitate digitala, zibersegurtasuna bultzatzea eta 5G hedatzea (% 3); eta ekosistemak eta horien biodibertsitatea kontserbatzea eta lehengoratzea (% 1).

Estatuko Gobernuak Bruselan aurkeztu duen eranskinak guztira 10.300 M €-ko transferentzia gehigarriak jasotzen ditu, eta 84.000 M €-koak maileguetan. Euskadiren ikuspegitik, bide bereziki interesgarri bat dira bertako ESEPE-en artikulazioa errazteko. Maileguek epe luzerako finantzaketa erraztuko dute baldintza onuragarrieneta

Euskadik eranskinerako egindako proposamenak oinarri hartu ditu Finantzen Euskal Institutua (FEI) buru duen finantza-sarea eta ahalmen instituzionala, euskal produkzio-sarean eta, bereziki, enpresa txiki eta ertainen artean maileguak banatzeko ardatz nagusi gisa. Erresilientzia Funts Autonomikoak 20.000 M €-ko zuzkidura izango du, eta autonomia-erkidegoek zuzenean kudeatuko dute inbertsio jasangarriak finantzatzeko, Europako Inbertsio Bankuaren (EIBen) partaidetzarekin. Euskadik eskatu bezala, funtsak balioko du enpresa-proiektuak finantzatzeko eta proiektu publikoak eta publiko-pribatuak abian jartzeko. Euskadik eskatuta, inbertsioarekin lotuta aurreikusitako gaiak ere zabaldu dira, eta sarrera eman zaie uraren kudeaketaren, hondakinen eta trantsizio energetikoaren eta I+G+B-aren arloan Euskaditik eskatzen ziren inbertsioei.