Auto bateko gidaria hil da Azkoitian, trafiko-istripuan

Argitalpen-data: 

Pertsona bat hil da gaur, ostirala, arratsaldean GI-2634 errepidean, Azkoitian (Gipuzkoa) izandako zirkulazio-istripu batean. Bi autok talka egin dute Azkarate gaineko tunelaren barruan, eta horren ondorioz gertatu da ezbeharra.

istripu

Ezbeharra gaur arratsaldeko bostak aldera gertatu da, GI-2634 errepidean, Azkoitia parean (Gipuzkoa). Bi ibilgailuk talka egin dute Azkarate gaineko tunelaren barruan, eta horren ondorioz gertatu da istripua. Istripuaren ondorioz, errepidea erabat itxi behar izan dute biktimak ebakuatzen eta errepidea garbitzen ari ziren bitartean.

Bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek, Ertzaintzak, suhiltzaileek eta osasun-zerbitzuek, bi gidariei eta beste bidaiari bati lagundu diete. Gidarietako batek bizitzarekin bateraezinak diren lesioak zituen, eta hil egin da. Bertaratu den medikuak heriotza egiaztatu du. Istripuaren beste bi biktimak Donostiako eta Mendaroko ospitaleetara eraman dituzte.

Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian, istripu tragikoaren nondik norakoak argitzeko.