Aurreko sarrera batean aipatu bezala, orain dela gutxi audioliburu berriak kargatu ditugu eLiburutegian. Aurrera begira, apustu sendoa egin nahi dugu alor horretan. Badakizuenez, gaztelaniaz egunez egun indartzen ari den sektorea da, eta euskarazko kasuan ere estimatzeko urratsak ematen ari dira. Horren erakusgarri da Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak iaz abian jarritako dirulaguntzetan aurkeztutako proiektuak. Uzta horri zabaltzeko bidea eskaini nahi diogu eLiburutegitik, eta emaitzak laster izango ditugulakoan gaude. Bestaldetik hainbat elkarterekin ere kontaktuan gaude asmo hori gauzatze aldera. Gaztelaniaz eskaintza zabalagoa da eta hori ere indartuko dugu gure liburutegian.
Ea laster belarriekin irakurtzeko kalitatezko gero eta liburu gehiago ditugun denon gozamenerako!