Astekonomiak ardatz izango du gaur Euskadiko inflazioaren igoera, elikagaien prezioaren moderazio arina izan bada ere

Argitalpen-data: 

Apirileko inflazioaren datua —gaur, ostirala, ezagutu dena— aste honetako Astekonomia bideoaren abiapuntua da. Laburpen bat azken egun hauetako adierazle ekonomiko garrantzitsuenekin, urteko lehen hiruhilekoko enpresa-sorrerari (902) eta gasolina-zerbitzuguneetan automobilgintzarako erregaien salmentari ere arreta jartzen diena.

Apirilean inflazioa bederatzi hamarren hazi zen aurreko hilaren aldean, eta % 4,2ko baliora iritsi zen. Igoera hori batez ere produktu energetikoek baldintzatu zuten, baina azpiko inflazioa % 6,8ra jaitsi zen, elikagaien prezioen bilakaera onari esker.

Bestalde, aurtengo lehen hiruhilekoan 902 enpresa eratu ziren Euskadin, harpidetutako 49 milioi euroko kapitalarekin. Aurreko urteko datuekin alderatuta, enpresa-sorrera % 1,3 murriztu da, nahiz eta enpresak eratzeko ordaindutako kapitala % 12,9 handiagoa izan.

Era berean, gasolindegietako automobilgintzarako erregai-salmentak % 5,1 areagotu ziren urte batetik bestera. Hala, atal horretako indizeak azken urteetako jaitsiera-profila alde batera utzi du, baina joan den hamarkadako lehen urteetako mailetatik urrun geratzen da oraindik.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.

Informazio gehigarria