IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko (PDF, 196 KB) eta 2022ko azaroaren 18ko ebazpenen bidez deitutako eskaletan (PDF, 221 KB) eta Ibaiondo heziketa-zentruko hezitzaileen lan-kategorian (PDF, 172 KB) enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan merezimenduak alegatzeko epea luzatzen dutenak. Epe hori (irailaren 14an hasi eta gorabehera tekniko batengatik bertan behera geratu zen) irailaren 27an berrabiaraziko da eta urriaren 10ean amaituko da Ibaiondo heziketa-zentruko hezitzaileen deialdian eta urriaren 25ean gainerako deialdietan.
Alegazio-prozesu hori errazteko, «Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean «NOLA ALEGATU ETA EGIAZTATU MEREZIMENDUAK» dokumentua argitaratu da. Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da jarraitu beharreko prozesua.
Oso garrantzitsua da azpimarratzea ezinbestekoa dela merezimenduen atal bakoitzean agertzen den ALEGATU aukera hautatzea, epaimahaiak merezimendu hori kontuan hartu ahal izan dezan, baloratu ahal izateko. Alegatu ez diren merezimenduak ez dira inola ere baloratuko. Hau da, ez da nahikoa egiaztatzea aplikazioak merezimendu batzuk erakusten dizkigula kontsultatutako administrazio eta erregistroetatik; beharrezkoa da horiek hautatzea eta ALEGATU botoia sakatzea, epaimahaiak merezimenduak kontuan har ditzan. Interesdunak, aplikazioan agertzen ez direnez, beste merezimendu batzuk gehitzen dituenean nahikoa izango da GORDE botoia hautatzea merezimenduak alegatutzat jo ahal izateko.
Gogoratu behar da merezimenduak alegatzeko epean alegatu egin behar dela ere eskainitako lanpostu jakin batzuk esleitzeko baldintza espezifikoak betetzen direla. Izapide honetan baldintza horiek betetzen direla alegatzen ez bada, ezinezkoa izango da lanpostu horiek esleitzea.
Azkenik, hautagaiei eskatzen zaie egiazta dezatela, arretaz, aplikazioak erakusten dizkiela lan egindako zerbitzu-aldi guztiak, zerbitzu horiek alegatzeko eta baloratzeko. Balora daitezkeen zerbitzu-aldiak falta direla ikusiz gero, beste administrazio batzuen zerbitzuak balira bezala alegatu eta ziurtatu beharko dituzte.
