Abuztuan Euskadin etxebizitzen salmentak izandako beherakadak baliatzen dugu gaur Astekonomiaren beste emanaldi honetarako. Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuak jasotzen ditu laburpen honek, irailean industriako prezioek izandako beherakadari eta Euskadiko landunen kopuruaren igoerari erreparatzeaz gainera.
Abuztuan, etxebizitzen salmenta % 15,6 murriztu zen Euskadin, aurreko urteko hil beraren aldean. Beherakada horrek, hein handi batean, interes-tasen gorakadari eta hipoteken garestitzeari erantzuten dio. Zehazki, lehen zortzi hilabeteetako metatua ez zen 15.000 etxebizitza gainditzera iritsi —aurreko urteko aldi bereko zifratik urrun—.
Eustatek argitaratutako datuen arabera, industria-prezioak % 3,0 jaitsi ziren irailean aurreko urteko hil beraren aldean. Hala, adierazle horrek sei hilabetez jarraian izan ditu urte arteko tasa negatiboak; beste behin ere, energiaren prezioen bilakaeraren ondorioz (–% 6,4).
BAIren arabera, Euskadin pertsona okupatuen kopuruak % 1,6 egin zuen gora hirugarren hiruhilekoan. Igoera horren ondorioz, zifra absolutuetan ia 975.000 pertsona okupatu zeuden. Nabarmentzekoa da emakumeen bilakaera, % 1,9ko hazkundea izan zuen eta. Gizonen kasuan, berriz, igoera % 1,3koa izan zen.
Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.