Ikastaroen batez besteko balorazioa, 0tik 10erako eskalan, 8,9 puntukoa izan da

Ikastaroen batez besteko balorazioa, 0tik 10erako eskalan 8,9 puntukoa izan da
2023an, Gazteen Euskal Behatokiak 8 prestakuntza-ikastaro antolatu ditu, aurrez aurre eta on-line.
Aurrez aurreko ikastaroak
- Nerabe gizonezkoekin berdintasuna eta maskulinitatea lantzeko ikuspegi eta tresna pedagogikoak (bi edizio, bata Bilbon eta bestea Donostian)
- Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (bi edizio, bata Bilbon eta bestea Donostian)
- Antsietatea eta ondoez emozionalaren kudeaketa: gazteekin lan egiteko tresnak (edizio bat lurralde historiko bakoitzeko: Bilbon, Donostian eta Gasteizen)
- Gatazkak konpontzea eta gazteekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzea negoziatzea (bi edizio, bata Bilbon eta bestea Donostian)
- Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntzan:
- Hezkuntza ez formalean aritzen direnei zuzenduta (bi edizio, bata Bilbon eta bestea Donostian)
- Irakasleei eta orientatzaileei zuzenduta (edizio bakarra Bilbon)
- Digitalizazioa sexualitatearen bizipenean (edizio bakarra Bilbon)
- Pornografia eta hezkuntza: arazo global baterako gerturatze integrala (bi edizio, bata Bilbon eta bestea Donostian)
Ikastaroa online
- Erasmus + Gazteak eta Europako Elkartasun Kidegoko Programen Inklusio eta Aniztasun Estrategia berria 2021-2027
Ikastaroetan parte hartu duten 309 pertsonetatik 242 emakumeak izan dira eta 67 gizonak. Lanbide-profilari dagokionez, 153 lagunek bigarren hezkuntzan lan egiten dute, orientatzaile eta irakasle gisa; beste 144 gazteria-arloan lan egiten duten pertsonak izan dira (gazte-informazioko bulegoetako, udaletako, aldundietako eta gazte-elkarteetako langileak, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze taldeak eta beste erakunde batzuk), eta beste 12k beste lanbide-profil batzuk zituzten.
Ikastaroen alderdi jakin batzuei 0tik 10erako eskalan emandako balorazioak honako hauek izan dira:
