Istripua atzo, astelehena, gaueko bederatzi eta erdiak aldera gertatu zen N-1 errepideko 420,8 kilometro-puntuan, Ordiziako udal-barrutian eta Gasteizerako noranzkoan. Motozikleta bat errepidetik atera zen eta bazter-babesa jo zuen.
Istripuaren ondorioz gidaria, 48 urteko gizona, hil egin zen, bertara hurbildu zen anbulantzia medikalizatu bateko osasun-langileak suspertzen saiatu baziren ere.
Mediku batek gidariaren heriotza egiaztatu eta epailearen eginbideak amaitu ondoren, gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zuten autopsia egitera.
Istripua gertatu bezain laster, eta garabi batek ibilgailua errepidetik kentzeko eta herri-lanetako langileek bidea garbitzeko lanak amaitu bitartean, ezkerreko erreia itxita egon zen trafikorako eta ez zen auto-ilararik sortu.
Ertzaintzak atestatua egiteko eginbideak hasi ditu zoritxarreko ezbeharra zerk eragin zuen argitzeko.