Ezbeharra 17:15 aldera gertatu da, GI-2130 errepidean, Berastegi parean, Leitzarako noranzkoan. Ordu horretan, aipatutako bidetik zihoan lur orotako batek, Jeep Grand Cherokeek, galtzadatik irten eta erdibitzailearen kontra talka egin du, eta gidaria ibilgailuan harrapatuta geratu da. Larrialdietako zerbitzuak istripuaren tokira bertaratu dira eta biktimari lagundu diote. Osasun-langileek egindako bizkortze-maniobrak gorabehera, lur orotako gidaria, 56 urteko gizon bat, hil egin da, eta bertaratutako medikuak heriotza egiaztatu du.
Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian, istripu tragikoaren nondik norakoak argitzeko.