Ezbeharra 11:30 aldera gertatu da, GI-631 errepidean, Aizpurutxo auzoaren parean, Azkoitian (Gipuzkoa). Ordu horretan, motorrarekin Zumarragarako noranzkoan zihoan motor-gidari bat galtzadatik atera da, eta, ondoren, atzetik zetorren ibilgailuak harrapatu du. Larrialdietako zerbitzuak istripuaren tokira bertaratu dira eta biktimari lagundu diote. Osasun-langileek erreanimazio-maniobrak egin dituzten arren, motozikletaren gidaria, 52 urteko gizon bat, hil egin da, eta bertaratutako medikuak heriotza egiaztatu du.
Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian, istripu tragikoaren nondik norakoak argitzeko.