Eguerdiko hamabi eta erdiak aldera, auto batek istripu bat izan du BI-623 errepidean Urkiolako mendatean Durangorantz abiatzen ari zela. Ibilgailuak sua hartu du eta Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzeko. Ezbeharrean, zoritxarrez, persona bat hil da.
Une hauetan errei bat itxita dago Durangorako noranzkoan.
Ertzaintzak dagokion argiketa jarri du abian istripuaren arrazoiak argitzeko.