Pertsona bat hil da Bergaran, trafiko-istripuan

Argitalpen-data: 

Gidari bat hil da gaur arratsaldean GI-627 errepidean, Bergaran (Gipuzkoa), izandako zirkulazio-istripu batean. Istripuan bi autok aurrez aurre talka egin dute.

TRAFIKO ISTRIPUA

Ezbeharra 18:10 aldera gertatu da gaur arratsaldean, GI-627 errepidean, Bergara parean (Gipuzkoa). Une honetan Ertzaintza ikertzen ari den arrazoiengatik, bi autok (Opel Astra bat eta Ford Focus bat) talka egin dute aurrez aurre.

Bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek bi gidariei lagundu diete. Osasun-langileek egindako bizkortze-maniobrak gorabehera, lehen ibilgailuaren gidariak, 54 urteko gizon batek, bizitzarekin bateraezinak diren lesioak zituen, eta hil egin da. Bertaratu den medikuak istripua izan duena hil dela egiaztatu du. Bigarren gidaria ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuko zauriekin. Une honetan, errepidea itxita dago bi noranzkoetan, eta Ertzaintzak zirkulazioa desbideratzen du Osintxu auzotik, trafikoa arintzeko.

Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian, istripu tragikoaren nondik norakoak argitzeko.