Motorzale bat hil da Getarian izandako zirkulazio-istripu batean

Argitalpen-data: 

36 urteko motorzale bat hil da gaur arratsaldean GI-634 errepidean, Getaria (Gipuzkoa) parean, izandako zirkulazio-istripu batean, erori eta errepidetik atera ostean.

TRAFIKO ISTRIPUA

Ezbeharra gaur, astelehena, arratsaldeko zazpiak jota zirela gertatu da, N-634 errepidean, Getaria (Gipuzkoa) parean, Bilborako noranzkoan. Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek abisua jaso dute, motorzale bat erori egin dela eta errepidetik atera ondoren petril baten eta ibilgailu baten aurka talka egin duela esanez, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, eta osasun-laguntza behar zela ohartaraziz.

Ertzaintza eta Osakidetzako anbulantziak bertaratu dira motor-gidariari laguntzera, baina, egindako bizkortze-maniobrak gorabehera, motor-gidaria, 36 urteko gizon bat, hil egin da. Halaber, atzerriko oinezko bat Donostiako ospitalera eraman dute istripuan zauritu ostean.

Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian, istripu tragiko horren nondik norakoak argitzeko.