Zoritxarreko ezbeharra gaur eguerdiko hamabiak baino minutu batzuk lehenago gertatu da A-15 errepidean, Hernani parean, bi autok, Ford Escort batek eta Oper Zafira batek, talka egin dutenean. Istripuak eragin dizkion lesioen ondorioz, Ford Escort autoaren gidaria ia berehala hil da istripua gertatu den lekuan bertan, eta bertara hurbildu den medikuak ziurtatu du bere heriotza. Opel Zafiran zihoazen lau pertsonak zaurituta geratu dira, eta Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte.
Errepidea itxita egon da Donostiarako noranzkoan, eta zirkulazioa desbideratu egin behar izan dute eta ilarak sortu dira. Arratsaldeko 14:45 aldera leheneratu da zirkulazioa.
Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian zoritxarreko istripuaren inguruabarrak argitzeko.