Arratsaldeko hiru eta erdietan, Ertzaintzak jakin du Azpeitian rally batean parte hartu zuen auto batek istripua izan duela GI-3730 errepidean, kirol-proba horretan parte hartzen ari zela. Ibilgailuko pilotua hil egin da, eta kopilotua zauritu eta Donostiako ospitalera eraman dute.
Ertzaintzak atestatua ireki du istripu horren inguruabarrak zehazteko.