Txirrindulari bat hil da istripuan N-240 errepidean, Legution

Argitalpen-data: 

Txirrindulari bat, 68 urtekoa, hil da N-240 errepidean, Legutio parean, furgoneta batekin izan duen zirkulazio-istripuan.

TRAFIKO ISTRIPUA

Gaur eguerdiko hamabiak aldera, larrialdietako zerbitzuetara deitu dute N-240 errepidean, Legution (Araba) furgoneta batek txirrindulari bat harrapatu duela esanez.

Lekura hurbildu diren Ertzaintzaren patruilek, suhiltzaileek eta Osakidetzako zerbitzuek artatu dute biktima istripua gertatu den lekuan bertan. Osasun-zerbitzuek suspertzeko maniobrak egin dizkioten arren, ezin izan dute ezer egin 68 urteko gizonari bizia salbatzeko.

Bestalde, Ertzaintzak ikerketa jarri du abian zoritxarreko ezbehar honen arrazoiak argitzeko.