Goizaldeko ordu biak aldera, Kadaguako korridoretik (BI-636) zihoan auto batek kontrola galdu eta irauli egin da Bilboko udalerrian. Ezbeharraren ondorioz, ibilgailuaren gidaria hil egin da, medikuek baieztatu dutenez. Laguntzailea, emakume bat, Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute.
Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, biktimaren gorpua Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman eta autoa kendu arte. Ertzaintzak zonaldeko trafikoa arautu du, eta zorigaiztoko istripu hori argitzeko ikerketa hasi du.