Irun, pertsona bat hil da zirkulazio-istripuan

Argitalpen-data: 

Pertsona bat hil da gaur, larunbata, arratsaldeko lehen orduan N-121-A errepidean, Irun parean, izan den zirkulazio-istripu batean.

Irun, pertsona bat hil da zirkulazio-istripuan

Ezbeharra arratsaldeko laurak eta laurden inguruan gertatu da, N-121-A errepidean, Irunen. Kamioi bat eta auto bat tartean izan dira. Autoan zihoan pertsona ia berehala hil da, zaurien ondorioz, eta bertaratutako medikuak heriotza egiaztatu du. Halaber, kamioiaren gidaria zauritu egin da eta Bidasoako ospitalera eraman behar izan dute.

Talkaren ondoren, errepidea itxita geratu da, eta auto-ilarak sortu dira inguru horretan. Beharrezkoa izan da zirkulazioa GI-3455 errepidetik desbideratzea.

Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian, istripua nola gertatu den argitzeko.