2023rako gehienez 1.197 m "-ko zorpetze-eragiketak egiteko baimena (Gobernu Bilera 2023-01-31)

fotoconsejo.jpg

2023-01-31

 

Gobernu Kontseiluak erabaki du zor publikoaren jaulkipen bat edo batzuk egitea, eta baimena ematen du gehienez ere 1.197.107.927 euroko mailegu-eragiketak hitzartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean ezarritakoaren arabera. 

Lege horren arabera, Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzea muga honekin igo ahal izango da: ekitaldiaren amaierako saldoak ezin izango du gainditu ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa 419.158.907 euro baino gehiago. 

Zorpetze-eragiketak eurotan edo beste edozein dibisatan egin ahal izango dira, interes-tasa finko edo aldakorrarekin. Era berean, 50 urteko gehieneko epea ezartzen da. Eta eragiketa horiek egin ahal izango dira, bai errendimendu esplizitu edo inplizituko baloreak zirkulazioan jartzea dakarten zor publikoko jaulkipenen bidez, eurotan edo beste edozein dibisatan, edozein formatu eta egituratan eginda, bai mailegu edo kredituko beste edozein eragiketa motaren bidez.