2023ko otsailaren 4 eta 5ean egingo diren probei buruzko informazioa. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa: Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala

Argitalpen-data: 

Azterketei buruzko informazioa. Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa: Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala

Oposizio-faserako prestatutako probak honako leku eta orduetan egingo dira:

2023ko otsailaren 5 (igandea): 16:00, Barakaldoko BEC erakustazokan.

1. pabilioia: ABAD- ZURUTUZA bitartean

Gogoan hartu:

  • Garraio publikoa hartzea duzu onena BEC erakustazokara iristeko (metroaren geltokia duzu instalazioen ondo-ondoan). Nola iritsi jakiteko (leiho berri batean irekitzen da).
  • Ateak azterketa ordua baino 45 minutu lehenago irekiko ditugu. 
  • Abizenaren arabera dagokion pabiloira joan beharko duzu. Pabiloi bakoitzaren barruan zenbakidun eremuak daude. Otsailaren 2an, ostegunean, abizenen eta azterketa-eremuen banaketa argitaratuko da webgune honetan.
  • Egokitzapenen bat (azterketa handituak, zeinu-interpretea,…) edo proba egiteko laguntzaren bat eskatu duten pertsona guztiek atariko 1. gelara joan beharko dute (0 maila).

  • Ez ahaztu NAN, gida-baimena edo pasaportea eraman behar duzula azterketara.
  • Boligrafoa ere zuk eraman behar duzu (beltza edo urdina).
  • Erabili komunak azterketa-gunera sartu aurretik, azterketa egiten ari zarela ez delako utziko komunera joaten.
  • Probaren A zatiak 40 galdera eta erreserbako 5 izango ditu. B zatiak, berriz, 20 galdera gehi erreserbako 5 galderako bi aukera izango ditu. Hautatzen duzun aukeraren galderei erantzun beharko diezu.
    Ikusi argibideen orria (PDF, 238 KB) (leiho berri batean irekitzen da)Ikusi erantzun orria (PDF, 184 KB) (leiho berri batean irekitzen da).
  • Ez dira zuzenduko azterketa-eredua (A edo B) adierazita ez duten erantzun-orriak, eta ez da zuzenduko 1 edo 2 aukera markatuta ez duten orrien B zatia.
  • Bi probak batera entregatuko dira koadernotxo batean, eta 120 minutuko denbora izango duzu bi zatiak egiteko.
  • Ariketak amaitu ondoren, galderen koadernoak eta erantzun zuzenen txantiloiak argitaratuko dira.
  • Probaren emaitzak otsailaren 8an argitaratuko dira.