2021eko kontratazio-zerrendak eguneratzea

Argitalpen-data: 

Uztailean 2021eko kontratazio-zerrenda guztiak eguneratuko dira, 2023ko ekainaren 30era arte aurkeztu eta baliozkotutako hizkuntza-eskakizunak eta euskara-tituluak barne, baita Osakidetzan dagokion kategorian / lanpostu funtzionalean emandako lan-esperientzia ere.  

Zerrendak eguneratzean, ordura arte zerbitzu-erakundeak eta eremuak hautatzeko egindako aldaketak sartuko dira. Beraz, hautaketa aldatu nahi duenak ekainaren 30a baino lehen egin dezake, inskripzio-eskabidea aldatu aukerara sartuta. KONTUZ! EZ EZEZTATU ZURE ESKAERA!, kasu horretan zerrendetan sartuta egoteari utziko diozulako hurrengo integrazioa egin arte. 

 

Fakultatibo Medikoen zerrendetan, bai eta Psikologia Klinikoko FET, Ospitaleko Farmaziako FET, Erizaina eta erizain-espezialitateak eta Fisioterapeuta kategorien zerrendetan ere, 2023ko ekainaren 30era arte egindako eskaera berriak sartuko dira.  

Erizaintzako Laguntzailea kategorian, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 14ko 748/2023 Ebazpenaren bidez, 2023ko ekainaren 30a ezarri da ebazpen horretara arte egindako inskripzio berriak integratzeko mugaegun gisa.

Informazio gehiago

imagen informacion