Mariasun Landa Sariak 2024
Errenteriako Berdintasunerako departamentuak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamalaugarren urtez Mariasun Landa Sariak jarri ditu martxan.
Ekimen hau Errenteriako III. Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago, eta bere helburua da Errenteriako emakumeen ekarpena aitortzea eta balioan jartzea. Sari honen bidez, gizarteko arlo desberdinetan emakumeek herriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritu nahi dira, izen propioak argitara ekarriz.
Lehiaketa honen bidez bi sari emango dira:
- Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450€ (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da)
- Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450€ (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da)
Gainera, bi idazlan irabazleak 2024ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira, eta gure inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo du Udalak. Bi idazlan irabazleen artean, gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.
Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 26an bukatuko da.
Lehiaketaren oinarriak honako helbide honetan daude ikusgai: https://static.errenteria.eus/zerbikat/araudia/mariasunlansaria.pdf
- Epea 2023(e)ko Abenduak 22(e)tik 2024(e)ko Urtarrilak 26(e)ra
- EntitateaErrenteriako Udala|Ayuntamiento de Errenteria
- Zuzkidura900€
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
- OnuradunakPertsona fisikoak
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


