Jorge Gimenez Bech editorea zendu da
Alberdania argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria idazle eta itzultzaile ere jardun da. 67 urte zituela hil da
Jorge Gimenez Bech editore, idazle eta itzultzailea, Alberdania argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria, hil da, 67 urte zituela.
Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuko buru, "Plazara" aldizkariaren zuzendari, Euskadi Irratiko eta ETBko kolaboratzaile, itzultzaile eta idazlea izan da Gimenez, eta Alberdania argitaletxea sortu zuen, 1993an, Inazio Mujika Iraolarekin batera; 2017az geroztik, editore eta zuzendaria izan da.


