Ibon Aranberriren 'Vista parcial' erakusketa antolatu dute elkarrekin Artium Museoa eta Madrilgo Reina Sofía Museoa

  • Ibon Aranberriren 'Vista parcial' erakusketa antolatu dute elkarrekin Artium Museoa eta Madrilgo Reina Sofía Museoa

ERAKUSKETA GAUR INAUGURATUKO DA MADRILEN ETA 2024KO UDABERRIAN AURKEZTUKO DA EUSKAL HERRIKO ARTE GARAIKIDEAREN MUSEOAN

IBON ARANBERRIREN ARTELAN BAT DAGO ARTIUM MUSEOAREN BILDUMAREN EGUNGO ERAKUSKETAN, GAUR EGUN (THIS IS CNN), 2002KOA

ARTIUM MUSEOAK MNCARSEKIN BATERA EKOITZI DU ERAKUSKETA HAU, ETA, GAINERA, NESTOR BASTERRETXEAREN ATLÁNTIDA PIEZA UTZI DU HORRETARAKO

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Ibon Aranberri. Vista parcial erakusketa ekoitzi eta antolatu du Reina Sofía Arte Zentro eta Museo Nazionalarekin batera. Euskal artistaren erakusketa antologiko zabal hau, astearte honetan inauguratuko da Madrilen eta datorren udaberrian aurkeztuko da Artium Museoan. Euskal museoak bere bildumako pieza bat utzi du Madrilgo erakusketarako, Néstor Basterretxeak Lemoizko zentral nuklearreko egituren multzorako asmatu zuen proiektuaren maketa. Aranberrik, gainera, artelan bat dauka Artium Museoaren Bilduma Hau Colección bildumaren egungo erakusketan, Gaur egun (this is CNN) (2002) pieza monumentala.

Artium Museoak Reina Sofía Museoko erakusketarako utzi duen lana Atlántida. Proyecto de museo de las ciencias para la central nuclear de Lemoiz (2001-2002) da, artistak parte hartu zuen eta Lemoizko zentral nuklearraren hondamen arkitektonikoa zientzien parke bihurtu nahi zuen proiektu bat islatzen duen maketa.

Une honetan, Ibon Aranberrik Artium Museoko Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000) erakusketan parte hartzen du neurri handiko obra batekin: Gaur egun (This is CNN), 2002koa. Artelan hori urte horretan bertan aurkeztu zen lehen aldiz Vitoria-Gasteizko Trayecto galeria zaharrean, eta Basterretxearen Izaro eskultura du erreferentzia, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoan toki nabarmenean dagoena eta erakundearen ikur dena.

Artium Museoaren eta Reina Sofía Museoaren arteko lankidetza, Vista parcial antolatzeko, azken urteetan egin den bigarrena da. 2022an, bi museoek elkarrekin antolatu zuten Nestor Sanmiguel Diest-i eskainitako La peripecia del autómata erakusketa.

Beatriz Herráez eta Manuel Borja-Villel dira Vista parcial erakusketaren komisarioak.

 

artium.eus

  • DataAzaroak 28
  • Gaia Ikusizko arteak, Museoak, Bestelakoak