Jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko foru dirulaguntzak 2023-2024
Bizkaiko Foru Aldundiaren 173/2023 FORU DEKRETUA, azaroaren 16koa. Honen bidez, onesten dira Bizkaiko Lurralde Historikoan 2023ko ekainaren 16tik 2024ko ekainaren 15era bitartean egiten diren jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko foru diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia. Jarduera horiek, dena dela, honako hauek bakarrik izango dira: babes berezia edo ertaina duten ondasun arkeologikoak, edo ustez hondakin arkeologikoak dituzten guneak, edo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Zuzendaritza Nagusiaren artxiboetan ondasun babes ertaina edo berezitzat kalifikagarri gisa agertzen direnak ukitzen dituen edozein obra motaren ondorioz beharrezkoak diren jarduerak.
Bizkaiko Foru Aldundiaren 72/2024 FORU DEKRETUA, ekainaren 27koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren azaroaren 16ko 173/2023 Foru Dekretua aldatzen duena. Dekretu horren bidez, onesten dira Bizkaiko Lurralde Historikoan 2023ko ekainaren 16tik 2024ko ekainaren 15era bitartean egiten diren jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko foru diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia. Jarduera horiek, dena dela, honako hauek bakarrik izango dira: babes berezia edo ertaina duten ondasun arkeologikoak, edo ustez hondakin arkeologikoak dituzten guneak, edo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Zuzendaritza Nagusiaren artxiboetan ondasun babes ertaina edo berezitzat kalifikagarri gisa agertzen direnak ukitzen dituen edozein obra motaren ondorioz beharrezkoak diren jarduerak.
- Epea 2023(e)ko Azaroak 28(e)tik 2024(e)ko Uztailak 15(e)ra
- EntitateaBizkaiko Foru Aldundia
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaOndarea
- JardueraKudeaketa eta kudeaketarako laguntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


