2024ko Gasteizko Inauterietako kartel lehiaketa

  • 2024ko Gasteizko Inauterietako kartel lehiaketa

Gasteizko Udalak 2024ko Inauteriak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa aurkeztu du.

Artista bakoitzak 3 eta 5 ilustrazio bitartean edo diseinu arteko dosier bat aurkeztu behar du, eta haietako bik kartelak izan behar dute. Kartel horiek aurreko lanetakoak edo simulazioetakoak izan daitezke. Lan guztiak sinadurarik gabe agertu beharko dira, pertsona ez identifikatzeko, eta azken artearen kalitatea eta hautagaiaren ilustrazio- eta/edo diseinu-laneko estiloa edo gaitasunak baloratzeko.

Aurkezpen honen ondoren, epaimahai batek bost finalista aukeratuko ditu, eta beste hiru erreserban. Finalista guztiek kartel-proposamen bat egin beharko dute. Kartela amaituta, erdi amaituta edo zirriborroa aurkeztu ahal izango da. Lanek argitaragabeak izan behar dute, eta ezin dira beste lehiaketa batzuetan sarituak izan.

Aukeraketa 3 fasetan egingo da. Hautagaiak dosier bidez aurkez daitezke abenduaren 18ko 23:59ak arte, infocultura@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoan.

Hautagai guztien artean bost finalista aukeratuko dira, eta 2023ko abenduaren 22an jakinaraziko zaie erabakia.

Aukeratutako pertsonek 2024ko urtarrilaren 8ko 23:59an izango dute kartel-proposamena bidaltzeko azken eguna, eta Kultura Zerbitzuak 2024ko urtarrilaren 12an emango du irabazlearen berri.

Kartel irabazlearen proposamena bidaltzeko azken eguna 2024ko urtarrilaren 21a izango da, 23:59an.

Urtarrilaren 22ko astean jakinaraziko da 2024ko Inauteriak iragartzeko kartela.

Sariak

2.500 euroko saria jasoko du irabazleak eta gainontzeko finalista bakoitzak, berriz, 500 euro.

Epeak eta faseak

Hautagaitzak dosier bidez aurkezteko epea: 2023ko abenduaren 18an, 23:59an.

Kultura Zerbitzuak aukeratutako bost hautagaiei jakinaraztea: 2023ko abenduaren 22an.

Aukeratutako bost pertsonek kartel-proposamena bidaltzeko azken eguna: 2024ko urtarrilaren 8an, 23:59an.

Kultura Zerbitzuak hautagaitza irabazlearen berri ematea: 2024ko urtarrilaren 12an.

Kartel irabazlearen proposamena bidaltzeko epea: 2024ko urtarrilaren 21ean, 23:59an.

Urtarrilaren amaieran jakinaraziko da kartel irabazlea, Udalaren webgunearen bidez.

Oinarriak jaitsi: 2024ko Inauteriak iragartzeko kartel-lehiaketa 

Interesa dakizuke: Inauteriak Gasteizen

 


  • Epea 2023(e)ko Azaroak 22(e)tik 2023(e)ko Abenduak 18(e)ra
  • EntitateaGasteizko Udala / Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
  • Zuzkidura5.000
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.