Jane?s Addiction, 2024ko Azkena Rockeko kartelera
Jaialdiak karteleko izen berriak iragarri ditu. Tarque & La Asociación del Riff, Psychedelic Porn Crumpets eta The Black Halos ere batu dira kartelera.
Azkena Rock Festivalek 2024ko karteleko izen berriak iragarri ditu. Jane's Addiction kartel buru izango da, Queens Of The Stone Age eta Sheryl Crowekin batera. Gainera, orain arte iragarritako izenei Tarque & La Asociación del Riff, Psychedelic Porn Crumpets eta The Black Halos batu zaizkie.
Jaialdia ekainaren 20tik 22ra egingo dute, Gasteizko Mendizabalan. Bertan izango dira All Them Witches, Arde Bogotá, Glen Hansard, The Pleasure Fuckers, Ty Segall, St. Paul & The Broken Bones, Dea Matrona, The Detroit Cobras, Moonshine Wagon eta The Rain Parade.
Sarrerak sailgai daude dagoeneko, Azkena Rock Festivalen webgunean.


