Grabatuaren eta paper gaineko artearen festa Bilbora itzuli da

  • Grabatuaren eta paper gaineko artearen festa Bilbora itzuli da

Japonia, grabatuaren sorlekuetako bat dena, 2023ko herrialde gonbida-tua dugu.

Teknikatik haratago, grabatuak dir-dir egiten du sortzaileen belaunaldi berri batekin.

Azokak, XII. edizio honetan, tokiko eta nazioarteko berrogei galeria eta inprimaketa-editore baino gehiago biltzen ditu; eta, azaroaren 23tik 26ra bitartean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Bilboko Grabatuaren eta Paper gaineko Artearen Nazioareko Jaialdiak, FIG Bilbaok, hamabigarren edizioa ospatuko du Bilboko Euskalduna Jauregian; hiriaren bihotzean kokatuta dagoen espazioa. Azoka azaroaren 23tik 26ra bitartera izango da; eta, paper gaineko arteari buruzko ekintza anitz burutuko dira. 
 
Japonia, herrialde gonbidatua
Baiezta dezakegu, huts egiteko arriskurik gabe, Mendebaldean ezagune-na dugun japoniar artelana, grabatu bat dela. Kanagawako olatu handiari buruz ari gara; hain zuzen ere, Katsushika Hokusai margolari eta grabatzai-leak sinatutako Fuji mendiaren hogeita hamasei ikuspegi serie ospetsuaren lehen irudiaz. Artistak XVIII eta XIX. mende bitartean Tokion lan egin zuen eta Ukiyo-e teknikaren maisua izan zen, xilografia edo zurezko xaflak grabatzea-ren teknikaren bidez sortutako grabatua. Hurrengo belauladien artisteengan eragina izan zuen; eta margolari inpresionistek, besteak beste, Henri de Tou-louse-Lautrecek, Paul Gauguinek, Edgar Degasek, Vincent Van Goghek edo Claude Monetek japoniarraren lana miretsi zuten. 

The Printsaurus International Print Exchange Association of Japan erakun-dearen helburu nagusia grabatuko artisten lana herrialdetik kanpo zabaltzea da. Hori dela eta, FIG Bilbao 2023n parte hartuko du kide batzuen grabatuen erakusketarekin. Erakundea 1987. urtean sortu zen, eta 40 bazkide baino gehiago ditu. Belaunaldi ezberdinetako artistek osatzen dute, eta bakoitzak bere grabatuak sortu eta ekoizten ditu.  Akito Tanimurak, Takako Seok eta Shogo Moutok parte hartzen dute, besteak beste. Gainera, Bartzelonan eta Amsterdamen egoitza daukan Villa del Arte galeriak, Bartzelonan bizi diren hiru artista japoniarren erakusketa aurkeztuko digu: Mari Ito, Hiroomi Ito eta Masaia Eguchi.  Ekimenak Fundación Japónen babes dauka.

Tsukioka Kogyo: el grabado del teatro noh erakusketak kultura nipondarrera gerturatzeko aukera bikaina eskeintzen digu. Tsukioka Kogyok (1869-1927), Ukiyo-e japoniar grabatuaren azken maisu handienetakotzat jotzen den artistak, grabatu sorta bat eskini zion noh antzerkiari, XIV. mendean sortutako japoniar drama musikarlari. Mokuhanga xilografiaren bidez egindako irudi bakoitzean, kolore biziak eta estanpazio efektuak dira protagonistak, bai eta giro irmoak eta aktoreen mugimendu delikatuak, horien maskarak eta luxuzko kimonoak ere. 

Tentazioen kuboak programarik performatikoena da. Arte Ederretako azken mailetan dauden ikasleei zuzenduta, aurten, Kyoto City University of Arts-eko (KCUA) artista sortuberriek parte hartuko dute. Horrez gain, Bilboko Japoniar Institutuak origami eta hanko (zigiluen estanpazioa) tailerrak egingo ditu; Fabiola Gilek mokuhanga japoniar teknikaren erakustaldia egingo du; eta, Lluvia Cisnerosek, Bartzelonako La Maldita Estampa tailerraren zuzendarikideak, mokulitori buruzko tailerra emango du, Seishi Ozaku artistak 70. hamarkadan sortutako estapazio-prozesua. 

Artea eta Emakumea mahai-inguruan emakume artista bat gonbidatzen da urtero, zirkuitu artistikoen barruan emakumeak ikusarazko xedez. Emakume artista baten irudiari eta horrek kulturaren eszenan duen protagonismoari buruzko hitzaldia da. Bertan, arteekin konprometitutako emakume  sortzaile eta intelektual horien bizitza aztertzen da. Begoña Zubietak, EITB Euskal Irrati Telebistako kazetariak, moderatuko du. Aurten, Bartzelonan bizi den Mari Ito artista japoniarra eta Alejandra Rodríguez Cunchillos arte historialaria eta komisarioa izango ditugu. 

Japonian grabatua maila gorenetara iritsi bada; euskarria, hau da, papera, ez da atzean geratu, eta bikaintasuna bilatzen duen lehen maila horretan ere jokatzen du. Japonian papera egitea arte bat da; eta, ofizio hori buruz Minako Wadak hitz egingo digu, Prado Museoko kontzerbatzaile eta zaharberritzai-leak. Bestalde, Gijongo Satori argitaletxea, japoniar literaturan eta kulturan espezializatua, azokan izango dugu.

Noni Lazaga espainiar artistak Japonian egin du bere ibilbidearen zati bat. Hori dela eta, FIG Bilbaon washi, edo japoniar papergintzari buruz hitz egingo digu, baita, oraindik, Japoniako paper-komunitate batzuetan erabiltzen diren antzinako teknikez ere. Lazagak paper japoniarraren tipologia esangurat-suenak erakutsiko ditu; eta, washia grabatu, marrazki eta pinturaran euskarri erabiltzearen iritzia emango digu; baita, haren artelan batzuk erakutsi ere. 

Edizio honetan, Fig Bilbaok Japoniak Espainian duen Enbaxadaren Babes Nominala du. Takahiro Nakamae enbaxadorea jaialdiaren inaugurazioan izango da. Enbaxadaren babesari esker, José Luque musikari eta lutierrak shamisen japoniar instrumentu tradizionalaren errezitaldia egingo du inaugu-razio ekitaldian.

Japonia lehentasunezko herrialdea da Euskadi Basque Country 2025 Estra-tegian. Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak sendotzen joan dira azken urte hauetan. Merkataritza-fluxuei Euskadiko gastronomiak Japonian duen gero eta posizionamendu handiagoa, edo kultura japoniarrak Euskadin eta euskal kulturak Japonian sortzen duten interesa batu behar zaizkie. Hori dela eta, FIG Bilbaok bat egin du ekimenarekin artearen eta kulturaren espa-rrutik, eta Focus Japoniaren ildoan lan egin du aurten jaialdian.

figbilbao.com

  • DataAzaroak 21
  • Gaia Ikusizko arteak