Agustin Ibarrola margolari eta eskultorea hil da

  • Agustin Ibarrola margolari eta eskultorea hil da
    Irudia: EITB Media

Dolua euskal artean. Agustin Ibarrola zendu da, Basaurin jaiotako margolari eta eskultore ezaguna, 93 urte zituela, Galdakaoko Ospitalean. Asteazkenean erorikoa izan zuen, eta ordutik ospitalean egon da ingresatuta, gaur hil den arte. 

Bere lan esanguratsuenen artean Omako basoa dago, bere baserritik gertu dagoen baso bateko pinudian margotutako lana. Hain zuzen ere, duela aste gutxi ireki dute berriro lan hori, beste leku batean, bere semeak, EHUk eta Bizkaiko Aldundiak egindako zaharberritze lanari esker.

Bizitza osoa arteari lotuta, senideek azaldu dute azken egunera arte jardun duela inspirazio iturri emankorrarekin, lanean, Omako baserrian.

Hain zuzen ere, gaur Durangoko Museoan irekiko dute ustez bere azkeneko lanetako batzuk jasoko dituen erakusketa bat. 'Papera ardatz' erakusketan 1997tik 2022ra artean laborategian egindako tamaina ertain eta txikiko entseguak bildu dituzte.

Irakurri albiste osoa eitb.eus-en.

 

 

eitb.eus

  • DataAzaroak 17
  • Gaia Ikusizko arteak