Nazioarteko egonaldia eremuak-Art Omi 2024

  • Nazioarteko egonaldia eremuak-Art Omi 2024

Egonaldia: 2024ko ekainaren 20an – uztailaren 15an

Epearen amaiera: 2023ko abenduaren 15a

eremuak programak nazioarteko egonaldi-deialdi bat ireki du, Art Omi-rekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegokoan erroldatuta dagoen edozein artista joan daiteke egonaldira, betiere aktiboki eta profesionalki lanean aritu bada azken hiru urteotan gutxienez.

Deialdiaren helburua da arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artisten nazioartekotzeari laguntzea.

Egonaldia Art Omi-n egiten da, Ghent-en, New York iparraldeko landa-herri batean. Art Omi-k 500 dolarreko eskudirua jarriko du artistaren esku, lan egiteko materialak erosteko. eremuak-ek joan-etorriko gastuak ordaindu eta 500 €-ko bidaia-poltsa (ordainketa faktura bidez egingo da, eta beharrezkoa da EIZn alta emanda egotea eta BEZa aitortzea) emango dio hautatutako artistari, baita onarrizko osasun-asegurua ere. Estudio pribatua,  partekatutako ostatua eta doako otorduak izaten ditu artistak bekaren egonaldi osoan.

 

Eremuak

  • Epea 2023(e)ko Azaroak 14(e)tik 2023(e)ko Abenduak 15(e)ra
  • EntitateaEremuak
  • Zuzkidura500
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaIkusizko arteak
  • JardueraSorkuntza, Ikerketa, Ekoizpena
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak
  • Info Gehiago

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.