Fira Mediterrānia 2024

  • Fira Mediterrānia 2024

2024ko urriaren 10etik 13ra egingo den azokaren 27. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ireki du Fira Mediterràneak. Deialdia 2024ko urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik.

Fira Mediterrània de Manresa azoka, tradizioa eta kultura herrikoia sormen iturri gisa erabiltzen dituzten proposamen artistikoen merkatu estrategikoa da. Diziplina anitzeko azoka da, eta hiru ibilbide proposatzen ditu:

Musika: munduko musiken eszenarekin eta erro tradizionaleko musikarekin.

Dantza: tradizioari eta herri-kulturari mugimenduan begiratuz.

Ahozko memoria, ondarea eta narrazioa: arte eszenikoen eta kalekoen proposamenekin, batez ere antzerkikoak eta zirkukoak, herri-kulturatik edaten dutenak.

Planteamendu hori osatzen duten proposamenek jatorri tradizionaletik abiatu eta orainaldian hitz egiten digute.

Fira Mediterrània-k programazioaren zati bat egituratzen du hiru giltzarritan oinarrituta:

Begiradak: sustraiekin lan egin ohi ez duten eta kultura herrikoi eta tradizionalari begirada berezia ematen dioten artisten proposamenak.

Gazteak: sorkuntza-lana sustrai tradizionalean oinarritu duten artista berrien proposamenak.

Oraina: inguratzen gaituen errealitatetik at bizi ez den sustrai sortzailea azpimarratzen duten proposamenak, sustraiko hizkuntzatik eta kultura herrikoi eta tradizionaletik abiatuta gaur egun gizartean gertatzen denari buruz hitz egin eta hausnartu dezakeena.

Proposamen bat bidali nahi baduzu, oinarri guztiak kontsultatu eta bidalketa egin dezakezu web orri honetan.


  • Epea 2023(e)ko Azaroak 14(e)tik 2024(e)ko Urtarrilak 18(e)ra
  • EntitateaFira Mediterrània
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.