Felix Linares zinema kritikari eta kazetariak Ohorezko Mikeldia jasoko du ostiral honetan, Zinebiren 65. edizioaren inaugurazio galan

  • Felix Linares zinema kritikari eta kazetariak Ohorezko Mikeldia jasoko du ostiral honetan, Zinebiren 65. edizioaren inaugurazio galan

Sari honekin bere ibilbide profesionala aitortzen da, ETBko "La noche de..." saioan telebistan egindako agerpenetatik haratago doana.

ZINEBIren 65. edizioa azaroaren 10etik 17ra bitartean izango da.

Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko JaialdiakFelix Linares zinema-kritikari eta kazetari bilbotarrari emango dio Ohorezko Mikeldi saria, ETBko "La noche de..." (1.500 guztira), saio ezagunean egindako telebista-agerraldietatik askoz harago doan ibilbide profesionala saritzeko.

Saria ZINEBIren 65. edizioaren inaugurazio ekitaldian emango da, ostiral honetan, 19:30ean, Arriaga Antzokian. María Goiricelayak eta Ane Pikazak (La Dramática Errante) zuzenduko dute bigarren urtez jarraian.

Felix LinaresekGonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Zinegotziarekin eta Vanesa Fernández Guerra ZINEBIko Zuzendariarekin batera, agerraldia egin du gaur goizean hedabideen aurrean.

Félix Linaresek 28 urtez etengabe antenan egon ondoren, aurten ETBko “La noche de...” saioa aurkezteari utzi dio. ZINEBI jaialdiak ematen dion sariak 1966tik 1984ra, Radio Euskadira iritsi zen urtean, Herri Irratian lan egitera eraman zuen ibilbide profesional luzea aitortzea du helburu. Harrezkero, bere ibilbide profesionalak lotura estua izan du kultur informazioari eta kritikari buruzko saioekin, hala nola “Pompas de papel” (Kike Martínekin batera zuzendu zuen) eta “Iflandia” izenekoekin.

Dagoeneko “La noche de...” aurkezteari utzi badio ere, Linaresek jardunean jarraitzen du ia berrogei urtez bere etxea izan den Radio Euskadirekin kolaborazioak eginez, baina baita YouTubeko bere kanaletik ere, non estreinaldiko filmen, telesailen, komikien edo liburuen kritikak aurkezten dituen bideoak partekatzen dituen.

Horrela, ZINEBIk bat egiten du haren lan arrakastatsuaren errekonozimenduarekin, mota guztietako ikusleei zinemarekiko pasioa transmititzeko lan egin baitu.

Felix Linaresek ez ezik, Frederick Wisemanek eta Rita Azevedo Gomesek ere jasoko dute ZINEBIren 65. edizioko Ohorezko Mikeldi saria.

bilbao.eus

  • DataAzaroak 8
  • Gaia Ikus-entzunezkoa