109.000 PERTSONA INGURUK IZENA EMAN DUTE OSAKIDETZAREN LEP-EN

Argitalpen-data: 

7.639 plaza ditu, eta entitate publikoak sekula egin duen Enplegu Publikorako Eskaintzarik handiena da

 

 

109.029 pertsonak eman dute izena, guztira, Osakidetzaren Egonkortasunerako 2020-21-22 EPEn. Gaur amaitu da, martxoaren 20an, deialdi horretan izena eman ahal izateko epea; joan den otsailaren 21etik egon da zabalik kanal telematikoen eta aurrez aurrekoen bidez. Gogorarazi behar da probak aurtengo udatik aurrera egingo direla, eta 2023. urte honetan zehar.

 

Enplegu Publikorako Eskaintza berri honetan, Osakidetzak 7.639 plaza jarri ditu mahai gainean guztira, eta, hala, Osakidetzak enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko sekula egin duen prozesurik anitzena da. Plaza horietatik, 6.082 plaza konkurtso-oposizio sistemaren bidez eskaintzen dira; alegia, hautaprobak egingo dira. Besteetara jotzeko, gainerako 1.557 plazetara, merezimenduak balioetsiko dira.

 

Deialdia Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren 2020-2024 Esparru Estrategikoan jasotzen diren erronkei erantzuteko sortu da; esparru estrategiko horrek, eremu pertsonalean, enplegua finkatzearen aldeko apustua egiten du plantilla areagotzeko neurriekin, Osakidetzaren lan-egonkortasun handiagoa lortzeko. Era berean, Osasun-arloko Mahai Sektorialean 2021eko maiatzaren 11n hartutako konpromisoak betetzen dira.

 

Azken deialdi horri buruzko informazio guztia Osakidetzaren web-orrian gaitutako espazioan dago: https://www.osakidetza.euskadi.eus/profesionalak/-/enplegu-eskaintza-publikoa-ope-2020-21-22-egonkortzea/. Bertan, probei dagozkien gai orokorrak eta espezifikoak, gaiak eta bibliografia daude eskuragarri, kategoria bakoitzaren arabera, gai-zerrenda komuna,  gai-zerrenda komunari dagozkion galderen sorta eta egon daitezkeen zalantzarik ohikoenen erantzunak jasotzen dituen dokumentu bat.