Joan edukira

59. Jazzaldian joko duten tokiko taldeen hautaketan parte hartzeko oinarriak

  • 59. Jazzaldian joko duten tokiko taldeen hautaketan parte hartzeko oinarriak

1. 59. Jazzaldiak tokiko 10 jazz talde sartzeko asmoa du 2024ko uztailean garatuko den programazioan, uztailaren 24tik 28ra arte, hain zuzen.

2. Horretarako, hamar talde hautatzeko prozesua irekitzen da aurkeztu nahi duten jazzeko banda guztien artean. Talde horiek EAEn, Nafarroan edo Iparraldean jaio edo bizi diren musikariz osatuak egon beharko dute. Onartuko da talde bakoitzeko kideen %50 gehienera baldintza horiek betetzen ez dituztenak izatea. Honen inguruko zalantza edo erreklamazioren bat sortuko balitz, eskatutakoa frogatzen duen agiri ofizialen bat eskatuko da (NAN, errolda agiria, esandako lurraldeetako musika ikastetxeren bateko matrikula ziurtagiria, etab…).

3. 59. Jazzaldian parte hartu nahi duten taldeek gure webguneko eskaera orria bete beharko dute (www.jazzaldia.eus) 2023ko azaroaren 23aren 14:00ak baino lehen.

3.1 Estudioan edo zuzenean grabatutako musika: taldeek gutxienez hiru audio pieza igorri beharko dituzte (bideorik ez), piezen izenburua eta egilea edo egileak adieraziz. Musika modu digitalean (Dropbox, Google Drive, Wetransfer edo Spotify) edo formatu fisikoan (CD edo pendrive) bidali ahal izango da. Formatu fisikoetarako helbidea: Victoria Eugenia Antzokia, Erregina Erregeordea, 8 (5. pisua), 20003 Donostia.

4. Jasotzen diren proposamen guztien artean, 59. Jazzaldiaren antolakuntzak 15 talde hautatuko ditu, aurkeztutako musikaren kalitatea eta Jazzaldiaren programazio estilora zenbateraino egokitzen diren kontuan hartuta.

5. Hamabost talde horiek Donostiako klub eta lokaletan joko dute, oraindik izendatu gabeko datetan –bat eguneko–, 2023ko abendutik, 2024ko apirilera bitartean.

6. Taldeko kideak, hasierako eskaeran aurkeztutakoak, ezingo dira ordeztu, Jazzaldiaren antolakuntzak berariaz baimenduta ez bada.

7. Esandako lokaletan, taldeek eskura izango dituzte, emanaldiaren egunerako, pianoa eta soinu tresneria. Emanaldian erabili behar dituzten gainerako instrumentuak taldeak berak ekarri beharko ditu.

8. Hautaketa prozesu honetako parte hartzea ez da ordainduko, baina gastuak orekatzeko, 360 euroko kopurua jasoko dute taldeek.

9. 59. Jazzaldiaren Batzorde antolakuntzako kideek emanaldiak entzungo dituzte eta haien kalitatea balioetsiko dute.

10. Aldez aurreko fase honetan parte hartzen duten hamabost taldeen artetik antolakuntzak 59. Jazzaldiaren programazioan sartuko diren 10 taldeak aukeratuko ditu. Talde horiek, Jazzaldian jotzeagatik, aldez aurretik faktura egin ondoren, 170 euro gordin jasoko dituzte partaide bakoitzeko eta guztira gehienez 1.700 € talde bakoitzeko.

11. Ez hautaketa prozesuko joaldiek ez eta 59. Jazzaldian eskainiko direnek ez dute, inolaz ere, lehiaketa izaerarik izango.

12. 59. Jazzaldiaren antolakuntzak hartuko ditu erabakiak, era apelaezinean, oinarri hauen aplikazioari buruzko edozein erreklamazio edo desadostasun sortzen bada.

13. Eskaerak aurkezteak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.

jazzaldia.eus

  • Epea 2023(e)ko Urriak 30(e)tik 2023(e)ko Azaroak 23(e)ra
  • EntitateaJazzaldia
  • Zuzkidura360 €
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraZabalkundea, Banaketa, Erakusketa
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.