Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Txileko Santiagoko Unibertsitatea eta Txileko Santiagoko Pontificia Universidad Católica Unibertsitatea (2023)

  • Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Txileko Santiagoko Unibertsitatea eta Txileko Santiagoko Pontificia Universidad Católica Unibertsitatea (2023)

Deskribapena

Xedea

Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea Txileko Santiagoko Unibertsitaterako eta Txileko Santiagoko Pontificia Universidad Católica Unibertsitaterako.

Aurrekontuko zuzkidura

17.804,46

Prestazio ekonomikoa

Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehenengo joan-etorri baten gastuak, irakurlea bere lanpostuan hasten dela bermatzeko.

Ordainketa-modua:

Etxepare Euskal Institutuak egingo dizkio tokian tokiko unibertsitateari irakurletzak mantentzetik eratorritako gastuen finantzaketarako zenbatekoen ordainketak.

Tokian tokiko unibertsitateari dagokio Etxepare Euskal Institutuak egindako diru ekarpenak justifikatzea.

Etxepare Euskal Institutuak zuzenean egingo dio ordainketa Txileko Santiagoko Unibertsita­teko irakurleari, unibertsitatearen izenean. Irakurleari hemengo araudia aplikatuko zaio ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez eta horren arabera dagozkion atxikipenak ezarriko zaizkio.

Txileko Santiagoko Unibertsitateari dagokio irakurletzako programa normaltasunez aurrera doala ziurtatzea Etxepare Euskal Institutuari.

 

euskadi.eus

  • Epea 2023(e)ko Urriak 25(e)tik 2023(e)ko Azaroak 24(e)ra
  • EntitateaEtxepare Institutua / Instituto Vasco Etxepare
  • Zuzkidura17.804,46
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura, Ondarea, Bestelakoak
  • Harremanairakurletzak@etxepare.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.