Desio Artspace Bilboko artegune / galeria berriak ateak irekiko ditu gaur
Desio Artspace espazio berria Bilbora etorri da hiriko arte eta sormen mugimenduari bultzada bat emateko asmoz. Esperientzia artistiko anitzei leku emateko jaio da artegune / galeria berri hau. Besteak beste, bisitariek aukera paregabea izango dute sormen prozesua hurbiletik ezagutzeko, Colin Hoisington-ek, EHUko irakasle eta artistak, bere arte estudioa bertan finkatu bait du. Honez gain, arte-erakusketak izango dira, eta baita ikastaro-trinkoak ere, irakasle gonbidatu adituen eskutik.
Gaur, hilak 20, Desio Artspace-ren ibilbideari hasiera emateko, Hawre Khalid, Kirkuken jaiotako Irakeko argazkilari kurduaren argazki erakusketa izango da ikusgai.
Hawre Khalid Iraken eta Sirian abian den gatazkaren alderdi guztiak irudikatu ditu bere argazki kamerarekin: frontetik hasi eta barneko desplazatuen bizi-baldintzetaraino, Kirkuk bere jaioterriko hiri lehiatuaren eguneroko bizitza barne. Erakusketa Desio Artspace-n ikusgai izango da, urriaren 20 tik aurrera, arratsaldeko 7etan hasita.





