Jokin Zaitegi Sariketa: Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka 2023
Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, urteko Literaturako Nobel saria irabazitako idazlearen lan bat itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera:
–2023an Suediako Akademiak Jon Fosse idazle norvegiarrari eman dio Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua idazle horren Trilogien eleberria (hiru eleberri laburrez osatua) itzularaztea da.
–Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Horretarako, antolatzaileek proposatutako lagina euskaratu beharko du, eta egindako lana AED Elkartera bidali: aed@aedelkartea.eus helbidera. Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, itzulpena bera aurkeztuko da, ezizen batekin sinatua; bestean, ezizen horren ostean dagoen itzultzailea nor den azalduko da, harremanetan jartzeko moduarekin batera. Lanak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31ko gauerdian amaituko da.
–Santi Leonék, Gema López Las Heras eta Juan Mari Mendizabalek osatutako epaimahaiak, jasotako itzulpenak aztertu eta haietako bat izendatuko du irabazle 2024ko urtarrila amaitu baino lehen.
–Aurkeztutako lanek aski kalitaterik ez balute, saria hutsik utzi ahalko da. Kasu horretan, antolatzaileek aukera izango lukete itzulpen hori enkarguz norbaiti eskatzeko, sariketako diru-kopuruaren truke.
–Irabazleak 4.000 euroko saria irabaziko du Trilogien itzultzeko; diruaren erdia jakinarazpena egitean jasoko du, eta beste erdia lan amaitua entregatu ostean. Lan amaitua 2024ko irailaren 31 baino lehen entregatu beharko du Elkar argitaletxean. Epeak beteko ez balira, edo itzulpenaren kalitatea nabarmen txarra balitz (epaimahaiaren iritziz betiere), sariaren bigarren zatia jaso ez eta lehena itzuli egin beharko luke irabazleak.
–Elkar etxeak –eskubideak aurrez eskuratuta– argitaratuko Jon Fosseren lana euskaraz, eta 2024ko Durangoko Azoka izango da hori egiteko epemuga. Ale guztietan nabarmen aipatuko da Jokin Zaitegi saria, baita itzultzailearen izena ere, zeinak ez baitu galduko bere lanaren gaineko jabetza.
–Sariketa honetan parte hartzeak bertako oinarriak ontzat ematea dakar. Berauen ulermenean zalantzarik sortuko balitz, antolatzaileei dagokie erabakitzea.
- Epea 2023(e)ko Urriak 18(e)tik 2023(e)ko Abenduak 31(e)ra
- EntitateaArrasateko AED Elkartea eta Elkar argitaletxea
- Zuzkidura4.000
- Deialdi-motaBekak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
- OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak
- Harremanaliburuak@elkar.eus 943310267 / aed@aedelkartea.eus 943771228
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


