Umore Azoka - Leioako Kaleko Artisten Azoka 2024

  • Umore Azoka - Leioako Kaleko Artisten Azoka 2024

Leioako Umore Azokarako (Kaleko Artisten Azoka) proposamen artistikoen deialdia irekita dago hurrengo azaroaren 20ra arte. Umore Azoka 2024 urteko maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an izango da.

XXIV. edizio honetan kaleko arteetako merkatu garrantsitzu bihurtuta helduko gara, bai estatuan, bai nazioartean.

Lau egunetan zehar, aukera paregabea eskaintzen du Leioak konpainiek, banatzaileek, programatzaileek eta prentsak kaleko arte puruak bizi ditzaten. Aukera da, baita ere, harremanak izateko, ideiak partekattzeko antzezlanak erakutsi eta kontratatzeko. Foro honi esker, kaleko arteak egunean 24 orduz bizi daitezke. Publikoak ere duen guztia ematen du ekitaldi honetan, kaleak betetzen ditu, gozatzeko eta eskaintzen zaizkion ikuskizun guztietan parte hartzeko.

Umore Azoka inguru ezin hobea da kaleko arteen esparruan eta mota guztietako lengoaia eszenikoak erakusteko. Hortaz, 50 konpainia aukeratuko dira, euskal konpainiak, estatukoak zein nazioartekoak; konpaini hasiberriak edo ibilbide luzea dutenak ere izango dira eta Leioan euren proposamen artistikoak erakusteko aukera izango dute.

Proposamen artistikoen deialdia – Leioako Umore Azoka 2024


  • Epea 2023(e)ko Urriak 10(e)tik 2023(e)ko Azaroak 20(e)ra
  • EntitateaLeioako Kaleko Artisten Azoka / Feria de Artistas Callejeros de Leioa
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraZabalkundea, Banaketa, Erakusketa, Sustatzea
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.