Artium Museoak Carolina Caycedoren "Adiskideen lurraldea" erakusketa aurkeztu du

  • Artium Museoak Carolina Caycedoren

MUNDU OSOAN —GIZARTEAN ETA INGURUMENEAN DITUZTEN ONDORIOENGATIK— ENERGIA-AZPIEGITURA HANDIEN AURKA DAUDEN KOMUNITATEEI BURUZKO IKERKETAN OINARRITU DU CAYCEDOK BERE LANA

ARTISTAK 2012. URTEAZ GEROZTIK EKOITZITAKO LANEN SORTA ZABALA AURKEZTEN DA ERAKUSKETAN

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Carolina Caycedoren Adiskideen lurraldea erakusketa aurkeztu du (A1 aretoan, 2024ko apirilaren 7ra arte). Erakusketak artista honen lanen sorta zabala aurkezten du, munduko hainbat lekutan energia-azpiegitura handien eta horiek gizartean eta ingurumenean duten eraginaren aurka dauden gizarte- eta komunitate-mugimenduei buruzko ikerketa ardatz hartuta. Artium Museoa, Baltic Centre for Contemporary Art (Gateshead, Erresuma Batua) eta Institut Valencià d'Art Modern (IVAM) erakundeek elkarrekin ekoitzi dute erakusketa. Erakusketaren harira, museoak argitalpen bat osatu du Catalina Lozano komisarioaren sarrerarekin eta Manuela Ochoa artista eta komisarioaren saiakera batekin. Erakusketaren irekiera egitarauak performance bat, Carolina Caycedoren Atarraya (Alejandra Tatiana Montoyarekin eta Mireya Perearekin) eta bisita gidatu bat biltzen ditu. Bigarrenerako Mario Humberto Calixto eta Mireya Perea, Bachué Errefuxiatuen Latinoamerikako Kolektiboko kideak, izango ditu lagun artistak.

Carolina Caycedo (Londres, 1978) artista kolonbiarraren erakusketa honek energia-azpiegiturak —proiektu hidroelektriko handiak barne— eraikitzearen aurka dauden gizarte-mugimenduei eta komunitate-erakundeei buruzko ikerketa-lan zabala biltzen du. Antolaketa-prozesu horiek ekonomia kapitalistaren eta legez, antolamenduz eta militarki sostengatzen dituzten gobernuen erauzketa-logikekin kontraesanean dauden ezagutzez elikatzen dira.

Ibilbide luze hori 2012an hasi zen, Represa-Represión / Be Dammed proiektuarekin, eta haren inguruan bideoz, eskulturaz, instalazioz, marrazkiz, argazkiz eta performancez egindako lan ugari sortu dira.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrriak 6
  • Gaia Ikusizko arteak, Museoak