"Moscas" Aritz Morenoren filma Sitgeseko Sail Ofizialean lehiatuko da
Donostiar zuzendariaren bigarren film luzeak Robot dreams Pablo Bergerren lanarekin bat egingo du Fantasiazko Zinemaren Kataluniako Nazioarteko Jaialdiaren sail nagusian
Aritz Moreno donostiar zuzendariak Fantasiazko Zinemaren Kataluniako Nazioarteko Jaialdiaren Sail Ofizialean parte hartuko du, urriaren 5etik 15era egingo duten topagunearen 56. edizioan.
Bere bigarren film luzean, Morenok eleberri bat egokitu du, Ventajas de viajar en tren aurreko pelikulan egin zuen bezala. Oraingoan, Que de lejos parecen moscas Kike Ferrari argentinarraren eleberria egokitu du, Javier Gullonen (Ventajas de viajar en tren, Enemy) gidoi bat oinarri hartuta.


