Abesbatzen sei kontzertu "Araban zehar"
Iaz baino bi gehiago izango dira, lehena urriaren 7an, larunbata, eta azken hirurak abenduaren 16an
Arabako Abesbatzen Federazioak eta Arabako Foru Aldundiak kuadrilla partaideen laguntzarekin antolatutako ziklo bat
Arabako Abesbatzen Federazioak eta Arabako Foru Aldundiak abesbatzen sei kontzertuko "Araban zehar" zikloa antolatu dute Arabako Lautadako, Gorbeialdeko, Añanako, Aiarako eta Arabako Errioxako kuadrillen laguntzarekin. Iazko lehenengo ediziokoak baino bi kontzertu gehiago dira.
Urritik abendura bitartean izango dira, eta azken hirurak abenduaren 16an bertan izango dira, hiru agertoki eta ordutegi desberdinetan.
Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatuak eta Alfredo Vicuña eta Gloria Ortiz de Guineak, Arabako Abesbatzen Federazioaren ordezkaritzan, aurkeztu dute prentsaurrekoan gaur.
Kontzertuak honako hauek izango dira:
- Urriaren 7an, 19:00etan, Andetxako Done Migel Goiangeruaren elizan: Florida Abesbatza, Enol Abesbatza, Amalur Abesbatza eta Gurasoak Abesbatza
- Urriaren 29an, 19:00etan, Ondategiko Done Laurendi elizan: Mairu Abesbatza, Vicente Goikoetxea, Dultzinea Abesbatza eta Haritz Hostoa
- Azaroaren 18an, 20:00etan, Lanuzako (Laudio) Done Petri elizan: Bi Hotsak Abesbatza, Andere Abesbatza, Vicente García eta Gasteizko Lagunak
- Abenduaren 16an, 18:30ean, Dulantziko San Blas elizan: Kataliturri Abesbatza, Aiala Abesbatza, Eguzkilore Abesbatza eta Urkanta Abesbatza
- Abenduaren 16an, 19:00etan, Ribabellosako Arrosarioko Andra Mariaren elizan: Badaya Abesbatza, Arantzabela Abesbatza, Erribera Beitia Abesbatza eta Ametsak Abesbatza
- Abenduaren 16an, 20:00etan, Eltziegoko San Andres elizan: San Prudentzio Egusentia, Tantak Abestaldea, Ausartak Abesbatza eta Ahots Argiak
Sarrera librea izango da edukiera bete arte.


