Santiago Onaindia Ikerketa Beka 2023

  • Santiago Onaindia Ikerketa Beka 2023

Bekaren helburu nagusia da euskal literaturaren arloan azterketa eta ikerketa lanak sustatzea.

Hautatutako ikerketa-proiektuak 12.000 euroko beka jasoko du, eta egileak urtebeteko epea izango du lana burutzeko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak iragarri du Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren 18. ediziorako deialdia zabalik dela. Ekimen honen helburu nagusia da euskal literaturaren arloan azterketa eta ikerketa lanak sustatzea. Era berean, izenak berak adierazten duen bezala, beka honek Santiago Onaindia Baseta euskal idazlea eta Ohorezko Euskaltzaina omentzea ere badu helburu. Euskal idazleak lan ugari argitaratu zituen, eta euskararen aldeko itzulketa eta biltzaile lanak ere egin zituen.

Baldintzak

Beka jaso ahal izango dute banaka nahiz taldean aurkeztutako proiektuek. Taldean aurkeztuz gero, proiektuaren arduradun bat izendatu beharko da. Eskabideak jasotzeko epea 2023ko azaroaren 24an amaituko da, 14:00etan. Era berean, euskal literaturaren arloan proposatutako ikerlanek originalak eta lehenago argitaratu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz aurkeztu beharko dira. Hautatutako proiektuak 12.000 euroko beka jasoko du.

Lana egiteko gehienezko epea urtebetekoa izango da, beka esleitu eta onartzen denetik kontatzen hasita. Bekaren zenbatekoa 12.000 €-koa izango da, eta honela egingo da ordainketa:

  • Zenbatekoaren % 40 beka esleitzean, hautatutako egileak onartu ondoren.
  • % 30 sei hilabete igarota aurkeztu beharreko txostena aurkeztu eta Epaimahaiak onartu ondoren.
  • % 30 epaimahaiak azken lana aurkeztu eta onartu ondoren.

SANTIAGO ONAINDIA – INFORMAZIOA


  • Epea 2023(e)ko Urriak 4(e)tik 2023(e)ko Azaroak 24(e)ra
  • EntitateaAmorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano
  • Zuzkidura12.000 €
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza, Ikerketa
  • OnuradunakPertsona fisikoak, Pertsona juridikoak, Beste batzuk
  • Harremanahaz@amorebeita.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.