Iván Zuluetaren obra argitaragabea ZINEBIren 65. edizioko protagonista izango da

  • Iván Zuluetaren obra argitaragabea ZINEBIren 65. edizioko protagonista izango da

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroan proiektatuko du Espainiako Filmategiak digitalizatutako Iván Zuluetaren artxiboko material argitaragabe guztia

"Plena Pausa", Los Planetas taldeko burua den J-ren emanaldia, azaroaren 18an izango da Arriaga Antzokian. Sarrerak salgai daude dagoeneko

ZINEBIk "Trabajar con (y desde) el archivo" izeneko topaketa antolatuko du, ikus-entzunezko ondarea sailkatzen, ikertzen eta berreskuratzen diharduten erakundeen lana balioetsi eta zabaltzeko

ZINEBIk – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia –Bilboko Udalak antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Kultura eta Kirol Ministerioaren Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) laguntzarekin– Iván Zuluetaren, "Arrebato" Espainiako underground zinemako lan ikonikoenetako baten zuzendari eta gidoilariaren, jaiotzaren 80. urteurrenarekin bat egiten du.

Hori dela eta, Espainiako Filmategiak 4Kn berreskuratu eta digitalizatutako material guztiak proiektatuko ditu ZINEBIk. Material horiek Iván Zuluetaren artxibotik datoz, eta duela urtebete baino gutxiagotik argitaratu gabe egon dira. Guztira, eta "A/Z Zulueta inédito" izenburupean, ia zortzi orduko materialak dira, galdutzat jotzen zirenak edo horien existentziari buruzko ia konstantziarik ere ez zegoena. Material horiek bost hamarkada hartzen dituzte: 30eko hamarkadatik, filmatzen zutenak Ivánen gurasoak zirenean, 80ko hamarkadaren amaiera arte.

Proiektatu beharreko piezen kopurua dela eta, ZINEBIk ziklo honetako azken proiekzioa bakarrik hartzea erabaki du, Josetxo Cerdán Los Arcosek eta Miguel Fernández Labayenek komisariatuta, Jaialdiaren 65. edizioa egingo den egunetan (zehazki, azaroaren 15ean, asteazkena). Gainerakoak Golem Alhóndiga zinemetan ikusi ahal izango dira, ZINEBI ofizialki hasi baino astebete lehenago.

Azaroaren 2an, Cerdán Los Arcosek eta Fernández Labayenek egindako "Las películas de Consuelo y Antonio" izenburuko programak ikusi ahal izango dira hemen Iván gaztearen etxeko lehen film laburrekin. Kasu honetan, protagonistak Consuelo Vergarajauregui Ubarrechena eta Antonio de Zulueta y Besson dira, zinemagilearen gurasoak), baita "Aloha" (Zulueta familiak Baenako Dukearen pasealekuan, Donostiako badiara begira, zuten familia-etxearen izenari erreferentzia eginez) eta "La celebración de la carne vegetal" (sexualitatearekin era askotako topaketak biltzen dituen programa).

Azaroaren 3an "Fugas y escapadas" (Iván Zuluetak Marokon, Kalifornian edo Parisen filmatutako materialak biltzen dituena), "Viaje al final de la noche" (bertan lagun eta ezagunekin jaietako filmazioak berreskuratzen dira, Cecilia Roth-etik Luis Cobos-era, Javier Gurruchaga, Vicente Ameztoy, Jaime Stinus, Juan Cruz Unzurrunzaga edo Antonio Gasset-ekin, beste askoren artean), eta "Alrededor de Arrebato" (hemen, Zuluetak bere filmik gogoratuena prestatzen ari zen denboran garatutako ideiak eta sentsazioak azaltzen ditu) aurkeztuko dira.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrriak 3
  • Gaia Ikus-entzunezkoa