"Ramiro Pinilla" Eleberri Laburren Lehiaketaren zazpigarren edizioa
Getxoko Kultur Etxeak urriaren 3an abiaraziko du "Ramiro Pinilla" Eleberri Laburren Lehiaketaren zazpigarren edizioa, idazle ospetsuaren memoria mantendu eta literatura-sorkuntza bultzatzea helburu dituen ekimena, hain zuzen ere. Horrekin batera, "Txiki Baskardo" Haur Kontakizunen 7. Lehiaketan izena emateko epa ere hasiko da, DBHko 1. mailako ikasle getxotarren artean sorkuntza literarioa bultzatzeko sustatzeko asmoz.
Lehiaketan parte ahal izango dute egoitza Espainian dutenek, edozein dela ere haien nazionalitatea. Euskarazko zein gaztelaniazko lanak aurkeztu ahal izango dira eta horien luzera 80 eta 120 orrialde artekoa izango da. Testuak jasotzeko epea 2024ko otsailaren 20an amaituko da.
Abuztuko bigarren hamabostaldian epaimahaiak bere erabakia jakinaraziko du, eta sariak iraileko lehenengo hamabostaldian emango dira.
Bi sari emango dira lehiaketan, euskarazko eta gaztelaniazko lanentzat, horietako bakoitza 6.300 eurokoa. Halaber, lana argitaratzeko 1.000 euroko laguntza ere jasoko dute irabazleek. Deialdiaren arauak Getxoko Kultur Etxeetan zein www.getxo.eus/ramiropinilla webgunean eskura daitezke.
Ekimenaren bitartez, Pinillesca taldeak eta Getxoko Udalak aurreko beste proiektu batzuetan (adibidez, egilearen heriotza dela eta antolatutako omenaldiak) hasitako elkarlanarekin jarraitzen dute. Lehiaketaz baliatuta, egile getxotarra omendu nahi da eta baita bere lana ere. Izan ere, bere liburuek sari ugari eta garrantzitsuak lortu dituzte, esaterako Nadal Saria, Euskadi Literatura Saria gaztelaniaz eta Narratibaren Sari Nazionala.
"Txiki Baskardo" lehiaketa
"Ramiro Pinilla" Eleberri Laburren Lehiaketaz gain, "Txiki Baskardo" Haur Kontakizunen 7. Lehiaketa ere abian jarriko da, DBHko 1. mailako getxotar ikasleen artean literatura sorkuntza sustatzeko helburuarekin. Aurreko urtetan bezala, parte hartzeko bi modalitate egongo dira: ikastetxeen bitartez eta deialdi irekian. Kasu bietan finalean parte hartuko duten hautagaiak aukeratuko dira. Sari bat izango da hizkuntza bakoitzeko eta irabazleek tableta elektroniko bat jasoko dute. Halaber, finalistei diploma bat emango zaie eta baita Getxoko edozein liburu-dendatan liburuak erosteko 50 euroko txeke bat. Deialdiko arauak dagoeneko eskura daude udal web orrian: www.getxo.eus/txikibaskardo. Deialdi irekian parte hartzeko epea 2024ko otsailaren 20an bukatuko da.
- Epea 2023(e)ko Urriak 3(e)tik 2024(e)ko Otsailak 20(e)ra
- EntitateaGetxoko Kultur Etxea / Aula de Cultura de Getxo
- Zuzkidura14.600 €
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaLiteratura
- JardueraSorkuntza
- OnuradunakPertsona fisikoak
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


