Azkuna Zentroak Azzabalik sorkuntza artistikoaren inguruko topaketarekin hasiko du denboraldia
- Zentroak gaur irekiko ditu ateak, hogei bat jarduerarekin bere espazio guztietan, 2023-2024ko programa osatuko duten proposamen artistikoak ezagutu, partekatu eta esperimentatzeko.
- AZzabalik goizean hasi da, tokiko artista eta eragileekin egingo den saio profesional batekin, hauen proiektu berriak abian jartzen laguntzeko. Gaur arratsaldean Azkuna Zentroan lan egiten duten sortzaileek haien estudioak irekiko dituzte, lan egiten duten prozesuak publiko komunitate guztiekin partekatzeko.
- Irakurketa performatiboek, bisita gidatuek, topaketek eta dantza-ikuskizunek osatzen dute, besteak beste reentré hau. Alegia, urte osoan zehar Zentroaren barruan gertatzen denaren guztia erakusteko.
- Erakusketek, jaialdiek, zinema-zikloek, literatura-jarduerek eta arte –eszenikoen denboraldiak osatzen dute ere Zentroaren arte garaikideko programazioa.
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, 2023-2024 kurtsoari hasiera emango dio gaur, osteguna, irailak 28, AZzabalik, Sorkuntza artistikoaren inguruko topaketarekin, Zentroan garatzen den ekoizpen garaikidea ezagutu, partekatu eta esperimentatzeko.
Aurkezpenean Fernando Perez Zentroko zuzendariak azpimarratu duenez, AZzabalik, «urtean zehar Azkuna Zentroko hormen atzean gertatzen den guztiaren» erakusketa da, ekoizpen eta erakusketa artistiko garaikidean oinarritutako programazioarekin.
Ate irekien jardunaldiak hogei hitzordu baino gehiago ekarriko ditu eta Alhóndigako gune guztietan aurkitu ahal izango dira: Atriotik Terrazaraino, Kubo Baltza, DendAZ edo Erakusketa Aretoan, eta bertan parte hartzen dute Zentroan proiektuak garatzen ari diren hogei artistek.
Irakurketa performatiboek, bisita gidatuek, topaketek eta dantza-ikuskizunek osatzen dute, besteak beste reentré hau. Alegia, urte osoan zehar Zentroaren barruan gertatzen denaren guztia erakusteko.
AZzabalik goizean hasi da tokiko artista eta eragileekin egingo den topaketa profesional batekin. Topaketa hau proiektu berriak sortzerako orduan laguntzera bideratuta dago. Arratsaldean, Azkuna Zentroan lan egiten duten sortzaileek Lantegiko estudioak erakutsiko dituzte, lan egiten duten prozesuak publiko komunitate guztiekin partekatzeko.
Aukera paregabea da gaur egun Zentroan bizi diren artisten lana ezagutzeko: Julia Martos (artxiboa, bideoentsegua), Maia Villot (gorputza, performancea), Estanis Comella (idazketa, soinua), Oihana Vicente (bitartekaritza, ikus-entzunezkoa) edo Pablo Marte (Ikus-entzunezkoa, performancea).
Haien garapenaren azken fasean dauden beste artistengana hurbiltzeko aukera ere, hala nola AZ Kideak diren Elena Aitzkoa (eskultura), Miguel A. García (soinua) eta Ion Munduate (dantza); baita Ikertzaile AZ Kideak diren Isabel de Naverán (gorputza, idazketa) eta Aimar Arriola (queer, forma).
Era berean, Urbanbatek (arkitektura, gizartea) bere azken Behatokia ospatuko du Atrioan, migrazio-fluxuak ardatz duten Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliar bezala.
Denboraldi hasiera honetan kokatzen da, halaber, eszenAZ-ren hasiera, Azkuna Zentroaren Arte Eszenikoen Denboraldia, Atrioan egingo den dantza-saio bikoitz batekin, Bueltaxka Osa+Mujika bikote artistikoaren eskutik, eta Fugas Matxalen Bilbao koreografoaren eskutik.
Gainera, Craiovako (Errumania) National Theatre Martin Sorescuk Reconstituirea aurkeztuko du, AZn egoitza batean garatzen duen ikuspegi teknologikoko produkzio eszeniko prototipatua, ACuTe.Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology proiektu europarraren barruan.
AZzabalik ekimenean Bene Bergardok (eskultura) eta Alán Carrascok (arte bisualak) hartu dute parte ere. Bene Bergadok Urritu erakusketari bisita gidatua egingo du, eta Alán Carrascok, bere aldetik, Pier Paolo Pasolini zinemagilearen jaiotzaren mendeurrena (1922 – 1975) ospatzeko 100+1 instalazioa aurkeztuko du Galeria Mediatekan, “Le due differenti fasi della tensione” piezarekin.
DendAZeko hogei diseinatzaileren, Zentroko dendaren eta Mediatekatik argitaratutako argitalpenen lanaren erakusketak osatzen du beste urte batzuetan 2.000 pertsona baino gehiago erakarri dituen jardunaldi hau.
Horrekin guztiarekin, AZzabalik. Sorkuntza Artistikoaren Inguruko Topaketak artearen eta sorkuntza garaikidearen inguruko proiektuz betetako denboraldi baten reentré bilbotarra osatzen du.
BABESTU. SORKUNTZAN LAGUNTZEKO PROGRAMAREN DEIALDIKO EGOILIARRAK
Beren espazioak irekitzen dituztenen artean Babestu. Sorkuntzan laguntzeko aurtengo deialdiko artista egoiliarrak daude. Honako hauek dira:
Julia Martos, vestido claro clarísimo ikerketa proiektuan lan egiten duena, zinema dokumental garaikidearen, artist moving image eta artxibo pertsonalarekiko lanaren arteko elkargunean kokatua; Maia Villot AMA preludio proiektuak garatzen duena, gorputz, ahots, eskultura eta performancearen proposamen bat, zeinarekin lehen hurbilketa bat egiten baitu dominatrixaren figurara, femme fatalari lotutako beste estereotipo femenino bat bezala; Estanis Comellak, SXT (Source by Transkription) – AP7: VEIL prestatzen duena, idazkera eta musika-ekoizpena bat datozen sistema narratiboa, geruza zulatu eta gainjarriak bezala; eta Oihana Vicentek REEL CINEMA_filming movies randomly nerabeekiko bitartekotza-proiektuaren esparruan sortutako ikus-entzunezko pieza aurkezten du.
URBANBAT - BEHATOKIA
AZzabalik-en beste geltoki nabarmen bat Urbanbateko Behatoki berria izango da, AZn kolektiboa egoilarra, Bilboko hainbat auzotatik igaro ondoren Kulturen Atriora itzuliko dena. Behatokia hiri-ikerketako laborategi esperimental, ireki eta parte-hartzailea da. Proiektu honen seigarren topaketak migrazio-fluxuek sortutako hirien eraldaketak izango ditu ardatz. Bertan izango dira Quinndy Akeju, Afrosesion proiektuaren sortzailea; eta José Ramón Hernández, Osikánen proiekturaren sortzaile eta zuzendari artistikoa.
AZ KIDEAK
AZ Kideak Programa aitzindaria da Euskadin, eta, haren bidez, Azkuna Zentroa artearekin lotzen da, eta arte-sorkuntzari ematen zaion laguntza indartzen du, arte-lengoaiei buruzko begirada inspiratzailea dakarten lanak egiten dituzten sortzaileak sustatuz eta haiei lagunduz.
Elena Aitzkoa "Ur Aitzak", artistaren motibazio pertsonal batetik abiatzen den sorkuntza proiektua. Zentroaren desirari eta aukerari erantzuten dio, "herritarrekin bat egiteko eta, nolabait, haren eraldaketa sentikorraren parte aktibo izateko", artistak azaldu duenez. Proiektua sei eskulturak osatzen dute, eta pixkanaka sortzen joango dira, beti ahots- eta poesialan bati lotuta. Lehen etapa honetan, Elena Aitzkoarekin batera, proiektua ulertzen, bultzatzen eta hari eusten lagunduko duten hainbat konplize egongo dira.
Miguel A. García Miguel A. García, Artista AZ Kideak, "Comclapompos. Usar el flujo como un cauce" proiektua garatu du. Ingurunearen sinergiak besarkatzen dituen konposizio musikaleko lan bat da, eta egituraren aukera ugarietan sakontzea eragiten du. AZzabalik Sorkuntza Artistikorako Ate irekien jardunaldian, Miguel A. Garcíak egoitza honetan lan egin duen hainbat konposizio erakutsiko ditu, baita hainbat kolaboratzailerekin aurrez aurreko esku-hartzeak ere.
Ion Munduatek Blanca Calvorekin batera, lan-prozesuei buruzko ikerketa bat du abian. Hiru ardatzez osatuta dago, lotura bidezko engranaje baten pieza modura funtzionatzen dutenak: maitasuna ekoizpen gisa, haizeen arrosa eta konstelazio esekia.
"Proiektuaren oinarria dira mugimendua, harmonia eta maitasuna ekoizpen gisa, elementuak, ideiak eta kontakizunak mugiarazten dituen faktore modura ulertuta. Engranaje horren gainean, haizeen arrosa dago, eta haren gainean nabigatu eta gidatuko gara", aurreratu du artistak.
Bi urtez garatzen den proiektuak " erakusten ditu nire lanaren ildoak osatzen dituzten elementuen kezkak, desirak eta gai nagusiak eta horien arteko tarteko espazioa.”
ESZENAZ
eszenAZ, Azkuna Zentroaren 2023-2024 Arte Eszenikoen Denboraldia AZzabalik ekimenaren barruan hasiko da, Atrioan dantzako saio bikoitz batekin. Osa+Mujikak Bueltaxka aurkeztuko dute. Bikote artistikoaren azken lana adiskidetasunaren gorazarre bat da, unea etengabeko bilaketa alde batera utzita bizitzera bultzatzen duena. Matxalen Bilbao koreografoak, berriz, taldearen eta gizabanakoaren arteko harremanei, haien arteko batasunei eta desadostasunei buruzko gogoeta egiten du, Fugas piezaren bitartez.
ACUTE PROIEKTU EUROPARRA
ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology Europako berrikuntza-proiektua da, sortzen ari diren teknologien bidez arte eszenikoak ekoiztearen eta kultura-lankidetzarako eta gaitasunak garatzeko modu berriak ezartzearen inguruan. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao erreferentziako 14 kultura-zentrok, unibertsitatek eta sormen-arteen erakundeek osatzen dute Europako partzuergo horretan. Esparru horretan, Zentroan Craiovako (Errumania) National Theatre Marin Sorescu izango da Lantegian. Ideien laborategian gaurtik irailaren 29ra bitartean, Reconstituirea proiektua sortzeko prozesuaren zati bat garatzen. Proiektuaren lantaldeak Kubo Baltzan eszena-ekoizpen honen prototipo-prozesua lagintzen du, diziplina anitzeko ikuspegiarekin, antzerkia, zinema eta errealitate birtuala integratzen dituena, zuzeneko artistekin eta geruza anitzeko gamifikatutako mediaturgia batekin.
ERAKUSKETA ARETOA ETA GALERIA MEDIATEKA
AZzabalik jardunaldiak Azkuna Zentroko Urritu erakusketa ezagutzeko aukera emango dio bertaratzen denari, Bene Bergado erakusketako artistak eta Juan Luis Moraza komisarioak eskainiko duten bisita gidatuaren bidez. Biek ibilbide bat egingo dute erakusketan zehar, eta eskultoreak Erakusketa Aretoaren proiektua osatzen duten piezak eta instalazioak sortzeko duen sormen prozesua zehaztuko dute.
Galeria Mediatekara hurbiltzen denak Alán Carrascoren 100+1 pieza bisitatu ahal izango du. Artista bisual eta ikerlari honek Le due differenti fasi della tensione pieza du erakusgai Mediateka Galerian, 2021ean Erromako Espainiako Akademian bizi zela ekoitzia.
Azkenik, Azkuna Zentroko DendAZ dendak, diseinuaren erreferentziazko guneak, komunitate hori osatzen duten diseinatzaileen tokiko produkzioko, artisau-produkzioko eta ekoizpen iraunkorreko produktuak eta diseinuak erakutsiko ditu Azkuna Zentroan.


