Irudika Egonaldiak 2024
Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak egonaldi artistikoen zazpigarren edizioaren epea ireki du, ilustrazioaren eta animazio grafikoaren esparruan sorkuntza sustatzeko helburuarekin. Deialdiak pertsona bat hautatuko du kategoria bakoitzerako, eta egonaldi bat ahalbidetuko du Angoule?me (Frantzia), Guadalajara (Me?xiko), Zapopan (Me?xiko) eta Bilboko sorkuntza-guneetan, martxoaren 7etik maiatzaren 24ra bitartean. Egonaldi artistikoari amaiera emateko erakusketa bat egingo da Gasteizen.
Deialdia 2023ko irailaren 25ean hasi eta urriaren 25ean amaituko da.
Irudika egonaldiak bi kategoria desberdin ditu, ilustrazioa eta animazioa. Batetik, nazioarteko ilustrazio kategorian hautatutako pertsonak Irudikaren 2024. edizioko irudia sortuko du eta ilustrazio proiektu pertsonal bat garatuko du. Bestetik, animazioko kategorian hautatutako pertsonak (deialdi nazionala), animazioko proiektu pertsonal bat eta 20 eta 60 segundo tarteko pieza bat garatuko du, Irudikako 2024ren promozio-bideo gisa erabiliko dena.
Hautatutako egoiliarrek 2.450€ gordineko zuzkidura ekonomikoa izango dute.
Irudika ekitaldia Euskal Irudigileak elkarteakantolatzen du erakunde hauen babesarekin: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa eta Artium Museoa. Halaber, Egonaldien programaren babesle dira Vital Fundazioa, (AC/E) Accio?n Cultural Espan?ola, Bilbaoarte, Guadalajarako Kultura eta La Maison des Auters d’Angouleme.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu oinarriak.
- Epea 2023(e)ko Irailak 25(e)tik 2023(e)ko Urriak 25(e)ra
- EntitateaIrudika
- Zuzkidura4.900 €
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaIkusizko arteak, Ikus-entzunezkoa
- JardueraSorkuntza
- OnuradunakPertsona fisikoak
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


