"Euroeskualdeko berrikuntza" proiektu-deialdia 2023

Euroeskualdeak proiektuen deialdia egin du, hiru lurraldeetako espezializazio-estrategia adimendunekin (RIS4) bat egiten duten 6 sektore estrategiko eta emergenteetan proiektuak eta aktoreak bultzatzeko: Osasuna, Fabrikazio aurreratua, Nekazaritza, Energia berriztagarriak, Eraikuntza jasangarria eta Sormen- eta kultura-industriak.

400.000 euroko aurrekontuarekin2023ko urriaren 30eko 12:00ak arte irekita, Euroeskualdearen garapen lehiakor eta erresilientea bultzatu nahi du deialdiak, iraultza digitalaren esparruan, espezializazio adimendunaren bidez iraunkortasunerako, ezagutzaren eta berrikuntzaren sorkuntzarako eta ekonomia zirkularraren aldeko apustuaren bidez.

Hautagaitzak eskainitako web orriaren bidez egiten dira.

Gainera, proiektuak prestatzen eta kudeatzen laguntzeko, Proiektuen Sustatzaileentzako Gida bat egin da. Etapa bakoitzerako, hautagaitza muntatzearen eta proiektua ixtearen artean, gidak informazioa jartzen du irakurlearen eskura, hurbilketa batez ere praktikoa eginez, erraz irakurtzeko eta asimilatzeko moduko dokumentua izan nahian.

2015ean hasita, "Euroeskualdeko berrikuntza" proiektuetarako deialdiak 44 proiektu bultzatu ditu, 2,5 milioi euro guztira. Adibide gisa, 2022ko proiektuen deialdiak 6 ekimen babestu zituen.

Informazio gehiago

Proiektuen deialdiak Akitania Berria Eskualdeko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko bazkideen arteko lankidetza-ekintzak sustatzeko laguntza ekonomikoa eskaintzen du.

"Euroeskualdeko berrikuntza" proiektu-deialdiak metodo, produktu nahiz zerbitzu berritzaileen garapenerako proiektuak bizkortu eta zabaltzea du helburu, unibertsitate nahiz enpresetan erreferente diren operatzaileak Euroeskualdeko lankidetza estrategikoetan bilduz.

Lehentasunak

  • Biozientziak, osasuna, zilar ekonomia
  • Fabrikazio aurreratua, aeronautika, mugikortasun elektrikoa
  • Nekazaritza elikagaien industria
  • Energia berriztagarriak
  • Habitat jasangarria, basoa eta zura
  • Sormen eta kultur-industriak, ikus-entzunezko industria

Noiz?

Hautagaitza
2023ko irailaren 25etik urriaren 30era

Hautaketa
Abendua

Proiektuaren iraupena
Proiektuaren iraupena ez da 18 hilabete baino luzeagoa izango, hautaketa jakinarazten den datatik aurrera

Nori zuzentzen zaio?

Elkarteei, erakundeei, instituzio pribatuei...

Aurkezten diren proiektuek Akitania Berria Euskadi Nafarroa LLET taldea osatzen duten hiru eskualdeetako bazkide bana izango dute gutxienez

Zenbat?

Euroeskualdeak eskainiko duen dirulaguntzaren gehiengo zenbatekoa proiektuaren kostu osoaren %50ekoa izango da

Proiektuak %20ko gutxieneko autofinantzaketa izan beharko du


  • Epea 2023(e)ko Irailak 25(e)tik 2023(e)ko Urriak 30(e)ra
  • EntitateaEurorregión / Euroeskualdea
  • Zuzkidura400.000 €
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkus-entzunezkoa, Bestelakoak
  • JardueraSorkuntza, Kudeaketa eta kudeaketarako laguntza
  • OnuradunakPertsona juridikoak, Beste batzuk

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.