"El enigma Pertierra" erakusketak emango dio hasiera Ja!-ren 14. edizioari


Aurten, magia nagusituko da Umorezko Literaturaren eta Artearen  Nazioarteko Jaialdian. Asteazkenean, Javier Olivaresek Joaquín Pertierrari buruzko erakusketaren bisita gidatua egingo du. Bilboko ilustratzailearen bizitza misteriotsuari argi egitea izango du xede 

Astiberrik duela gutxi argitaratutako liburu monografikoan oinarritzen da erakusketa, eta ilustratzailearen lanaren zati handi bat biltzen du. Urriaren 22ra arte ikusiko da UPV/EHUren Bizkaia Aretoan

Goizeko inaugurazioaren ostean, Javier Olivares ilustratzaile eta istorio-egileak ‘El enigma Pertierra’ erakusketaren bisita gidatua egingo du, arratsaldez. Horrela hasiko da Ja!-ren 14. edizioa. Erakusketa urriaren 22ra arte egongo da ikusgai, UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Axular erakusketa-aretoan. Olivares ilustratzailearen eta Fernando Marías idazlearen (2022ko otsailean zendu zen lagun maitea) elkarlanaren emaitza da. Astiberrik duela gutxi mimoz argitaratu duen liburua bere egileek amestutako erakusketa baten katalogoa da. 

Ja!-k eta Javierrek ekoiztu eta diseinatu dute ustez 1919an Bilbon jaiotako Joaquín Pertierra ilustratzaile ospetsuaren lehen atzerabegirakoa, eta ezin zuen magiari eskainitako Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia baino testuinguru hobeagorik izan. 

Izan ere, errealitateak eta fikzioak bat egin dute pasadan mendeko 50eko eta 70eko hamarkadetako egile misteriotsu baten bizitza eta obra azaldu nahi direnean. Joaquín, Alberto Pertierra papergilearen semea, jazz zalea omen zen. Django Reinhardt miresten zuen bereziki, Jean-Pierre Melville zinemazalearen bila Parisera joan zen jazz-musikaria. Diotenez, 1981ean hil zen. Hari buruzko xehetasun gutxi dakizkigu. 

Ja!-k hari egotzitako lanaren parte handi bat bildu du, horien artean liburu-azalak, diskoen eta aldizkarien azalak, komiki-orrialdeak, objektuak eta material originalak. Haren misterio grafiko eta literarioa sormenezko prozesu aberats bat da. Urteek aurrera egin ahala, Olivares hazten eta bitan banatzen joan da eta, aldiz, Joaquín Pertierra «izaki bizidun iheskorra» bihurtu da. Inork magiaren ahalmenaren inguruan zalantzarik badu, ‘El enigma Pertierra’-n irudimenaren baitan dagoela egiaztatuko du. 

Enigmaren jatorria 

2009an, Fernando Marías idazleak (1958-2022) Javier Olivares ilustratzaileari Joaquín Pertierraren bizitza irudietan erakustea proposatu zion. Bilboko ilustratzaile misteriotsu bat zen, eta Espainiako Gerra Zibilean, bizitza osoan gainean edukiko zuen hilketa batean nahastuta ikusi zuen bere burua. Elkarlanean, komiki bat sortu zuten, eta SM argitaletxeak 2010ean argitaratutako ‘El silencio se mueve’ liburuaren parte izan zen. Hamahiru urte beranduago, Astiberrik ‘El enigma Pertierra’ argitaratu zuen. Bi egileek materiala berreskuratu eta artistaren bizitzaren eta obraren oinarrizko alderdi batzuk ezagutu zituzten. Monografia grafiko horretan oinarritzen da Ja!-k bultzatutako erakusketa hau. 

 

EGITARAUA | JA! 2023

 

Asteazkena, irailak 27

19.00 Bizkaia Aretoa-UPV/EHU · Axular Aretoa

JAVIER OLIVARESen bisita gidatua ENIGMA PERTIERRA erakusketara. Liburuak sinatzea

 

Osteguna, irailak 28 

19.30 BBK Sala 

JORGE BLASS MAITE ESPARZArekin elkarrizketan 

 

Ostirala, irailak 29

19.00 BBK Sala

MANUEL JABOIS & MILENA BUSQUETSSedukzioaren magia

AZUL TEJERINArekin elkarrizketan

Liburuak sinatzea

20.30 BBK Sala

ENRIQUE VILA-MATAS DANIEL GASCONekin elkarrizketa

Liburuak sinatzea

 

Larunbata, irailak 30 

19.00 BBK Sala 

GUSTAVO MARTÍN GARZO & AIXA DE LA CRUZ Sorginak, aztiak eta  magoak

Liburuak sinatzea

20.30 BBK Sala

OLGA TOKARCZUK JESÚS GARCÍA CALEROrekin elkarrizketan  Ingelesa aldi bereko itzulpenarekin. Liburuak sinatzea. 

 

Igandea, urriak 1

19.00 BBK Sala

RAQUEL SASTRE & IMANOL ITUIÑOMéliès magoa

JUAN BASekin elkarrizketan, LOLA BARROSO pianoan lagunduta.

 

Osteguna, urriak 5 

19.30 Bizkaia Aretoa-UPV/EHU · Mitxelena Entzunaretoa  PABLO D ?ORS & ANDRÉS IBÁÑEZ Magia edo miraria  Liburuak sinatzea 

Ostirala, urriak 6

19.00 Bizkaia Aretoa-UPV/EHU · Mitxelena Entzunaretoa

MENCHU GUTIÉRREZ & JAVIER MONTES Leonora Carrington: barrea teilatuan

Liburuak sinatzea

20.30 Bizkaia Aretoa-UPV/EHU · Mitxelena Entzunaretoa

PILAR ADÓN CAROLINA ONTIVEROrekin elkarrizketan

Liburuak sinatzea

 

Larunbata, urriak 7 

19.00 Bizkaia Aretoa-UPV/EHU · Mitxelena Entzunaretoa

MARTA SANZ & JUAN ARNAU Adimen artifizialek irudimena izatea amesten  dute?

Liburuak sinatzea

20.30 Bizkaia Aretoa-UPV/EHU · Mitxelena Entzunaretoa JOHN BANVILLE MARÍA FASCErekin elkarrizketa 

Ingelesa aldi bereko itzulpenarekin. Liburuak sinatzea. 

 

Igandea, urriak 8

12.00 Bizkaia Aretoa-UPV/EHU · Mitxelena Entzunaretoa

TOR MAGOAArgi eta garbi

Magia ikuskizuna

19:00 Bizkaia Aretoa-UPV/EHU · Mitxelena Entzunaretoa

ERNESTO SEVILLA 10 Umorezko sekuentziarik gustokoenak

JUAN BASekin elkarrizketan

(*) Jarduera guztiak doakoak dira, tokia bete arte. Salan tokia badago, era  ordenatuan sartzen utziko da. 

Gonbidapenak jaialdiko webean jaitsi ahal dira (www.jafestival.com).  

…………………………………………………………………………………………….

ENIGMA PERTIERRA ERAKUSKETA 

JAVIER OLIVARES & FERNANDO MARÍAS 

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU · Axular aretoa eta eranskinak | 20.09 - 22.10.23*.  Sarrera dohainik. 

*Urriaren 9an eta 10ean erakusketa itxita egongo da. 

Metro Bilbao | 15.09 - 16.10 Indautxu // 16 - 30.10 Santimami


  • DataIrailak 25
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak