“Ondareari Begira” ondare kulturala ezagutarazteko film labur dokumetalen lehiaketaren bigarren ediziorako deialdia egin du Ondarebiziak.
Aurkezten diren film laburrek ondarearen zaintzaren eta babesaren garrantzia azpimarratu eta honek belaunaldiz belaunaldi transmititzeko duen beharra nabarmendu behar dute.
Era berean, lehiaketa honek garrantzia emango dio gai honen inguruan hausnarketa berriak plazaratzen dituzten eta ondarearen, bizirik eta eboluzioan dagoen nozio moduan ulerturik, komunikazio gaitasuna pizten duten lanei.
PARTE- HARTZEKO ETA LANAK AURKEZTEKO BALDINTZAK
Epea: Azaroaren 23ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera.
Nori zuzenduta: Parte-hartzea 18 eta 25 urte arteko pertsonentzako dago irekia eta bakarka nahiz taldean aurkeztu daiteke.
Iraupena eta tamaina: Film laburrek gehienez 15 minutuko iraupena izan behar dute eta 5GB ko tamaina.
Film laburren bidalketa: Galdetegi honen bitartez aurkeztu behar dira.
Beste deialdietan parte-hartu duten film laburrak onartuko dira, betiere hauek ez badira beste lehiaketetan saritu.
SARIAK
Film Labur Onenaren Saria: 500 euro eta diploma egiaztatzailea. Euskarazko lanak bakarrik izango dira sari honeterako hautagaiak.
Ondarebizia saria: 250 euro eta diploma egiaztatzailea. Belaunaldien arteko begirada hobekien islatzen duen lana.
Film Labur Onenaren Saria: 500 euro eta diploma egiaztatzailea. Euskarazko lanak bakarrik izango dira sari honeterako hautagaiak.
Ondarebizia saria: 250 euro eta diploma egiaztatzailea. Belaunaldien arteko begirada hobekien islatzen duen lana.
Ohorezko 2 diploma
Ondareari Begira lehiaketari buruz:
Lehiaketaren helburua aurkezten diren lanak belaunaldien arteko elkargune bat sortzeko baliagarriak izatea litzateke eta, honetarako, ondarearen balioa eta biziraupena plazaratzen laguntzen duten piezak garrantzitsuak dira.


