"Un viaje a la luna", Fernando Fernán Gómez eta Emma Cohenen sormen unibertsoaren barrualdera egindako bidaia, Pabellón 6en
Bi emanaldi eskainiko dira, irailaren 23an eta 24an, "Luna" bisitatzeko; Emma Cohenen eta Fernando Fernán Gómezen barne-unibertsoa
Oraingo honetan ere, Fernando Fernán Gómezen eskutik bidaiatzen jarraituko dugu. EL VIAJE A NINGUNA PARTE antzezlanak UN VIAJE A LA LUNA piezari bidea egingo baitio. Fernando Fernán Gómez eta Emma Cohenen etxea, "Luna" delakoa, Pabellón 6eko oholtzara ekarriko da. Pieza honek bikotearen sormen unibertsoa bisitatzea proposatzen du. Helena de Llanos bilobak gidatutako eta interpretatutako omenaldi pertsonala da pieza. Bi artista handien lanari posizio pribilegiatu batetik egindako begirada librea.
"Urte batzuk daramatzat “Luna” izeneko artxibo-etxe batean bizitzen. Aurreko bizilagunek hemen utzi zuten sortu eta pilatu zuten guztia: milaka pasarte idatzi, ikus-entzunezko,… egunero elkarlotzen ditudanak. Ez dut kaosa antolatu nahi, baina ulertu egin nahi dut, harrapatu, zentzua topatu, eta baita asmatu ere".
Hitzaldi-performance honetan Emma Cohen eta Fernando Fernán Gómezen unibertsoaren barnera bisita bat proposatzen da. Ibilbidean zehar dokumentuaren eta irudimenaren artean ibiliko gara, biografiaren eta fantasiaren artean, protagonisten izaera sortzaile eta bizigarriari fidelak izanik.
Kultura Ministerioak Fernando Fernán Gómez eta Emma Cohenen artxiboa jabetu du
Lan honek balio handiagoa jaso du, duela hilabete inguru jakin baikenuen Helena de Llanosen dokumentazio eta artxibo lana Kultura Ministerioak erosi duela. Espainiako Filmategiak 252 kutxa eta objektuz osatutako ondarea zaindu eta zabalduko du, aktorearen bilobari eta zinema eta antzerki zuzendariari erosia. Artxiboaren erosketa ministerioak Helena de Llanos zinemagilearekin, pilaketaren jabearekin, akordio bat lortu ondoren formalizatu da. Ondarea "erosketa eta dohaintza prozesu bikoitz baten bidez" iritsi da Kulturara, "erakundearen garrantzizkoenetako eta balio handieneko dokumentu-multzo bat sortuz".
Emanaldiak irailaren 23an eta 24an izango dira. Larunbatean 20:00etan eta igandean 19:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org webgunean daude eskuragarri.
Helena de Llanos
Zinema-zuzendaria eta ikertzailea. Filologia ikasi zuen, literaturarekin jarraitu zuen eta zinemara bideratu zen. Hainbat gai eta pertsonaia jorratzen dituzten film ezberdin egin ditu, Evo Morales Boliviako presidentea boterera igo zenetik, ikuspegi feministarekin La mitad de todo filmean, Nos llaman las estereras Espainia hegoaldeko fabrika zahar bateko espartzuko langile talde batekin batera. Bere lanaren eragile nagusiak zinema artearekin gurutzatzea, herritarrek kultur sorkuntzan parte hartzea, eta memoria egitea dira. 2016ra arte, Egilerik gabeko zinema taldeko kide izan zen.
Duela bost urte baino gehixeagotik, Emma Cohenen eta Fernando Fernán Gómezen kultura-ondarea ikertzen eta antolatzen dihardu, diziplina anitzeko proiektu baten bidez. Proiektu horren emaitzen artean, besteak beste, honako hau dago: ¿Nos hablan los muertos? film laburra. (2019), Viaje a alguna parte (2021) film luzea eta Un viaje a la luna (2021-22) pieza performatiboa.


